Euskalbar Firefox Interneteko
nabigatzailerako tresna barra bat da.
Baliabide asko eskaintzen ditu. Hiztegi ezberdinetan bilaketak modu errazean egitea ahalbidetzen du; euskara, gaztelania eta ingelesaren arteko itzulpenak egiten laguntzen du;sinonimoen hiztegiak gehitu zaizkio barrari; poloniera eta japonieratik euskarara pasatzeko hiztegiak...
Hori guztia egiteko Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia 3000, Euskaltzaindia, ItzuL posta zerrendaren artxiboa, Harluxet, Mokoroa, ZT Corpusa, Opentrad itzultzaile automatikoa eta XUXENweb zuzentzaile ortografikoa biltzen ditu. Egunerokoan izan ditzakegun behar asko modu errazean konpontzen laguntzen digu tresna barra honek, baliabide on asko eskura jarriz. Instalatzeko helbidea: https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/5811.










