Inprimatu E-posta

Euskalbar (134.alea) Ekin


Euskalbar Firefox Interneteko
nabigatzailerako tresna barra bat da.





Baliabide asko eskaintzen
ditu. Hiztegi ezberdinetan bilaketak modu errazean egitea
ahalbidetzen du; euskara, gaztelania eta ingelesaren arteko
itzulpenak egiten laguntzen du;sinonimoen hiztegiak gehitu zaizkio
barrari; poloniera eta japonieratik euskarara pasatzeko hiztegiak...



Hori guztia egiteko Euskalterm,
Elhuyar, Hiztegia 3000, Euskaltzaindia, ItzuL posta zerrendaren
artxiboa, Harluxet, Mokoroa, ZT Corpusa, Opentrad itzultzaile
automatikoa eta XUXENweb zuzentzaile ortografikoa biltzen ditu.
Egunerokoan izan ditzakegun behar asko modu errazean konpontzen
laguntzen digu tresna barra honek, baliabide on asko eskura jarriz.
Instalatzeko helbidea:
https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/5811.


Erabiltzaileen iruzkinak

Erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

Oso oso erabilgarria

Oso tresna erabilgarria da, guk aspaldi dugu etxean jarrita eta hori gabe ez dakigu lan egiten
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Sebas
2008-02-22
 
 
 
Powered by jReviews