Europa iparraldeko sortzaileak espresio bide berrien bila oraingoan ere. Advance party baldintzapean ekoiztu den lehen filma da. Hiru zinemagilek pertsonaia berberetan oinarritzen diren hiru gidoi idatzi behar izan dituzte. Hiru filmak Eskozian kokatu dira.
Hainbat ezaugarri aurrez zehaztu gabekoak dira: pertsonaiek gizartean duten lekua, beraien arteko erlazioak, dituzten ohiturak... Bigarren mailako pertsonaiak gehitzeko aukera dago. Pertsonaia nagusiek hiru filmatan azaldu behar dute. Andrea Arnold zuzendariaren esanetan “Advance Party proiektuaren erronka hasieratik ezarritako pertsonaia eta mugak errespetatu behar izatea da, niretzat garrantzia duten gauzak ahaztu gabe eta nirea den istorio bat kontatzeko modua bilatuz”. Hilaren 29an Zelai Arizti aretoan izango da ikusgai.











