Inprimatu E-posta

Fernando Saunders: I will break you fall (134.alea)

Lou Reed-en baxujolea zenez, eta denez, eta Ruper Ordorikaren Hurrengo Goizean (2001, Metak) ederrean parte hartu zuenez, ez genuen bitan pentsatu. Hiru lagun joan ginen Oñatira Fernando Saunders ikustera, 2005ko otsailean.

Kontzertu hartan izugarri emozionatu nintzela aitortzen dut. Zer edo zer gogorragoa espero nuen, baina Saunders jaunak soul eta pop puroenaren bidetik eraman gintuen. I will break you fall hirugarren bakarkako lana aurkeztu zuen orduan eta iazko maiatzean ere horixe bera defendatu zuen Urretxuko Labeaga aretoan emandako emanaldi intimo hartan. Kantaera fina eduki arren, goi mailako baxujotzaile moduan nabarmendu da batez ere. Joan Baezekin, Eric Claptonekin, Jimmi Pagekin eta Marianne Faithfullekin lan egin du, besteak beste.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews