Nork ezagutzen du Allan Stewart Konisberg? Gutxi batzuk. Eta, Woody Allen? Askok. Baina zer dakigu New Yorkeko Brooklyn auzoan jaiotako semeaz? Ezer gutxi.
Horrelako zalantzei argi egiteko gomendatu gura dizut Koldo Goitiaren, lagun beasaindarraren, liburu hau. Modu erakargarri batean Koldok hasierako orrietatik eskutik hartuz ibilbidetxo polit bat egitera gonbidatzen gaitu , eta hala, Woody haurra, gaztea, kazetaria, aktorea, komikoa, zuzendaria, senarra, langile metodikoa, aita... ezagutzeko aukera emango digu une askotan gozoro irri eginez. Koldok kontrako eztarritik trabatu zaion Woodyren bizitza kontatzen digu. Woody ezagutzeko desioa sortuko zaizu, agian, filme bat ikusteko gogoa piztuz. Eskerrik asko, Koldo. Zalantzetan genituenak gehixeago argitu dizkiagu.












