Inprimatu E-posta

Periodikuan irakurriak (134.alea)

Urtarrilaren 23 da eta BERRIA daukat mahai gainean, gosaltzeko orduan. Orrialdeetan barrena aurkitutako informazio zati batzuk zerrendatuko ditut ondoren, inongo komentariorik gehitu gabe.

Ekonomiako orrialdeetan: “Banco Guipuzcoanok 61,5 milioi euroko irabaziak izan ditu 2007an. Iaz baino %13,2 gehiago”. “Caja Madrid aurrezki kutxak 2.861 milioiren irabaziak izan zituen iaz, aurreko urtean halako ia hiru”.

Teknologia sailean: “Apple-ek MacBook Air ordenagailu eramangarria aurkeztu du. Ezaugarrien artean arintasuna eta diseinu dotorea. Baditu desabantaila batzuk ere, ez baitu DVD irakurgailurik, eta prezio aldetik ere ez da batere merkea”.

Kulturako orrialdeetan: “Damas taldeak kopiak artean duen eraginari buruzko eztabaida piztu nahi du. Kopiak artelanaren izaera galtzen al du? Edo mantendu egiten du? Eta nola erreakzionatzen du merkatuak?”

Kiroletako orrialdeetan: “Ingalaterrako futbol taldeek inoiz baino diru gehiago gastatu dute neguko azokan; guztira, 124 milioi euro. Chelsea izan da gehien gastatu duena, Anelkagatik 20 euro ordaindu baititu, eta Ivanovic serbiarrarengatik 12 milioi”.

Mundua sailean: “Egunean 27.000 haurretik gora hiltzen dira munduan: elikadura urriagatik edo jaiotzean zein ondoren beharrezko osasun arreta jasotzen ez dutelako gehienetan. Sierra Leona da tasa altuena duen herria: jaiotzen diren mila umetik 270k ez dituzte bost urte betetzen”.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews