Inprimatu E-posta

Badator Martxoan Bertsoa Ekin

Otsailean hasiko dira Martxoan Bertsoako ekitaldiak. Aurten inoiz baino ekitaldi gehiago daude, hala nola bertsolaritza ikastaroak, bertso pilota, sorkuntza tailerrak, eta abar.



Aurtengoa 6. edizioa izango da. 2003. urtean hasi zenetik ekitaldi eta ikusle kopuruak gora egin du. Ziklo soila baino gehiago dela erakutsi nahi dute antolatzaileek. Horrela Uxue Alberdi idazle eta bertsolari elgoibartarrak gidatuko duen Sorkuntza Tailerrak emango dio zikloari hasiera. Bertsolaritzari buruzko ikastaroa emango du otsailaren 16 eta 23an Xabier Amurizak. Baina Martxoan Bertsoako ekitaldi nagusia den herriko bertsolarien bertso saioak ez dira faltako eta Urretxuko Intrepid Foxen izango da lehen saioa otsailaren 22an gaueko 23:00an. Motz, Aldiri eta Legazpiko Arrano tabernetatik pasa ondoren Gaztelekun jokatuko da finala martxoaren 15ean.



Bertso eskolakoen artikulua irakurtzeko klikatu hemen.



Esan bezala, ekitaldi ugari ohitura bihurtu den bertsolaritza ziklo honetan.



Otamotz.com en ekitaldi guztiak berri emango dizuegu.

Erabiltzaileen iruzkinak

Erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
4.0
 
 

Zumarraga eta Urretxu Bertso eskolakoei.

Bada martxoa bertsotan ekitaldien barruan egiten den ekintza nagusian atentzio handia sortzen didan gauza bat. Gure bailarako herritarren arteko bertso ekitaldietan, lehengo urtean Legazpira zabaldu zen, eta ez naiz ni inor ekintza hori ondo edo geizki dagoen esateko, baina Bertso eskola Zumarragakoa eta Urretxukoa izanik, noiz lortuko da ostiral edo larunbat gauetako ekitaldi horietako bat (taldeen arteko bertso desafioarena) Zumarragara eramatea? Legazpin bai eta Zumarragan ez? Horrela ez goaz ondo!

Espero dut 2009an besterik ez bada kanporaketa bat Zumarragan izatea! (Hutsen esaterako.)
Artikuluaren Balorazioa:
 
2.0
Avatar Iritzi emailea Eutsi!
2008-02-07
 
 

Aukeratzen hasita

Hori da nik iaz kantatu nuena, baina ez da hainbesterako motel! Behin aukeratzen hasita: Hirukia edo Galilea taberna gustatuko litzaidake. Ea zer dioten antolatzaileek...
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea azti
2008-02-07
 
 

Antolakuntzaren oharra

Bertso eskolan Zumarraga-Urretxu-Urretxu-Zumarraga hika-mika gainditua dugun arren, Martxoan bertsoa zikloa osatzen duten ekimenak bi herrien artean ahalik orekatuen banatzen saiatzen gara. Aurten, ordea, ez da posible izan eta bertso afaria baino ez da Zumarragako lurretan ospatuko (Galeperra). Gu ta Gutarrak taldearen kantaldia, haurrentzako bertso txontxongiloen emanaldia eta bertsopaper lehiaketako sari banaketa ere Zumarragan ospatzeko asmo eta borondatea genuen, banaketa orekatua lortze aldera, betiere, baina gure eskumenetik kanpo dauden arrazoi ezberdinak tarteko ez da posible izango.



Txapelketari dagokionez, arrazoi duzu, Eutsi, kanporaketa guztiak eta finala (Legazpiko saioa salbu) Urretxun ospatuko dira eta desoreka nabarmena da. Kontua da betidanik urtero urtero taberna berdinetan ospatu direla saioak, Motz, Fox, Aldiri eta Gaztelekun, eta orain, behin zikloa egonkortu eta inork gutxik usteko zuen dimentsioa hartu duen garaian, ez dugu bidezkoa ikusten zikloa sortu genuen unean, nora hel gintezkeen asmatzea zaila zenean, saioak euren lokaletan egiten utziz gugan konfidantza jarri zuten tabernari horiek albo batera uztea, saioak beste taberna batzuetara eramanaz.



Legazpin saioa egitearena kontu erabat ezberdina da; bertako bertso eskolaren eskaria aintzat hartuz eraman genuen iaz saio bat hara. Helburua bertan ere bertsozaletasuna hedatzea da, hemen, Zumarraga-Urretxun (eta ez Urretxun soilik saioak Urretxun egin izan direlako), hedatzen ari garen moduan. Nik uste era honetako edozein saio Urretxun edo Zumarragan egiteak bi herrietan hedatzen duela zaletasuna, baina ez Legazpin.



Edozein kasutan, kontuan hartuko dugu zure ekarpena, modu horretako sentipena (sentipen orokortua izan ala ez) badagoen seinale.



Bukatzeko esan, egun gutxi barru era honetako iradokizunak www.zubertsotan.net atariko foroan egin ahal izango dituzuela, Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako webgune berrian, alegia.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Gorka Azkarate
2008-02-07
 
 

martxoan bertxoa6

kaixo bai noski emen dator martxoan bertxoa 6 ikusgarria izango bait da gure gazteak abestuz bertxo afaria gozatuz, gu ta gutarrak en emanaldia ikusiz eta bertxo musikatuak abestuz zorionak bertso eskolakoei eta segi dezatela hola urte askotan
Artikuluaren Balorazioa:
 
4.0
Avatar Iritzi emailea entzule
2008-02-12
 
 
 
Powered by jReviews
 

 eka   Uztaila 2008   abu

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4  5  6
  7  8  910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
ASIC ESL

Harpidetu

Albisteak e-mailez jasotzeko