Inprimatu E-posta

Euskarazko softwarea (133.alea)

Oraingoan ez gara ordenagailurako trikimailuez arituko. Egunerokoan lagungarri izan daitezkeen baliabide batzuk ikusiko ditugu. http://www.euskara.euskadi.net helbideko euskarazko softwarea deskargatu aukeran sakatuz gero, hainbat baliabide, tresna eta programa dituen zerrenda agertuko zaigu, bertatik guk behar edo nahi duguna hautatzeko.
Beste batzuen artean, Xuxen zuzentzaile ortografikoa, pluginak, Openoffice, Mozilla, sistema eragile euskaratuak, QuarkXPress-erako euskarazko hitz zatitzailea, Elhuyar hiztegia... aurkituko ditugu.  Softwareaz gainera, hau nola erabili eta nola instalatu azaltzen duten gidaliburuak ere badaude orri honetan. Software honen bidez, hain erabiliak diren programek euskararen arloan dituzten hutsuneak betetzeko bidean beste pausu bat ematen da.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews