Christopher Zallak haurtzaroa leku ezberdinetan igaro zuen. Lurralde arrotzetan beti, arrotz bezala ikusia bertokoengatik.
New York izan da Zallaren azken geltokia, bertan lehen aldiz bertokoa dena sentipena izan du. Hiriak World Trade Center-eko gertaera bizi izan zuen bera iritsi bezain pronto. Laguntza lanetan parte hartu zuen eta sentitu zuenak bultzatu zuen film hau egitera. New York-era trailer batean heldu diren bi gazte mexikar bizimodu berrira nola molda-tzen diren kontatzen du. Etorkin mexikarren auzo itsusietan egunero bizitza defendatzea da legea. Kontatzen diren gertakariak ilunak dira. Zintzotasuna eta maltzurkeria guztion barruan dauden altxorra eta madarikazioa dira. Filmak gaiztoen eta zintzoen arteko ustezko muga hori lausotzen du. Ostiralean Zelai Ariztin izango da ikusgai.












