Inprimatu E-posta

Robert Wyapp "Comicopera" (133.alea)

Denboran atzera egin beharra dago Robert Wyatt (Bristol, 1945) musikari ingelesaren erroetara joateko. 60ko hamarkadan Canterburyko musika eszena aberatsean erreferentziazko musika kolektiboa izan zen Soft Machine, eta talde horretako kidea (bateria jotzailea) Wyatt.
Psikodelia, art-rocka, jazz-rocka, progresiboa… 70eko hamarkadan istripu larria izan zuen Wyattek. Gurpildun aulkian da geroztik. Baina, haren musika ibilbidea ez zen eten. Are indar handiagoz ekin zion sorkuntzari eta soinu desberdinen ikerketari. Lau urteko isiltasunaren ondotik Comicopera (Domino) lana argitaratu zuen iaz, Shleep (1997, Thisty ear) eta Cuckooland (2003, Hannibal) disko ederren lan-talde berarekin: disko luzea da, jazza eta popa modu bitxi eta askean uztartzen dituena. 

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews