Inprimatu E-posta

Inauteriak atsegin al dituzu? Zein mozorro duzu gustukoen? (133.alea)

lehen emakumeaMari Carmen Segurola: Ez zaizkit Inauteriak gustatzen, sekula ez baititut bizi izan. Nire alabei, aldiz, ikaragarri gustatu izan zaizkie. Egia esan, Inauteriak iristen ziren bakoitzean erotu egiten ninduten. Gure garaian ez ziren Inauteriak ospatzen.


haurdun dagoen emakumeaMari Carmen Rejano: Ez zaizkit Inauteriak gustatzen eta mozorrotzea ez dut gogoko. Orain, haurrekin, urtero tokatzen zait. Gogorra izaten da. Ea lehenbailehen pasatzen diren eta eguneroko martxara itzultzen garen!









josu mendia Josu Mendia: Asko gustatzen zaizkit eta urtero Tolosara joaten naiz igandetik asteartera. Txaranga batean jotzen dut eta elkarteetan bazkaldu eta afaltzen dugu. Ama hangoa zenez, betidanik joan izan naiz. Mozorroei dagokienez, guztiak atsegin ditut.








bi elementuak Iñigo Aztiria eta Mikel Muñoz: Ez zaizkigu asko gustatzen. Tolosakoak politak dira, baina hemengoek ez dute grazia handirik. Dena den, mozorrotzen gara, baina ez dugu burua gehiegi nekatzen… Txanoa jarri… eta aurrera!

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews