Horrela zine klub butak21 taldeak hasiera emango dio XIII. zikloari
- Zuzendaria: Christopher Zalla.
- Gidoilaria: Christopher Zalla.
- Antzezleak: Armando Hernández, Jorge Adrián Espíndola, Jesús Ochoa, Leonardo Anzures, Israel Hernández.
- Herrialdea: EEBB.
- Urtea: 2007
- Iraupena: 110 m.
Sarrera: 3,50 €
Lekua: Zelai-Arizti Aretoa (Zumarraga)
Ordua: 22:15
Christopher Zalla zuzendariak bere
haurtzaro eta nerabezaroa munduko hamaika leku ezberdinetan igaro
zuen bere gurasoen ogibideak hala agintzen zuelako. Lurralde
arrotzetan beti, arrotz bezala ikusia bertokoengatik, sustrairik
botatzeko astirik ez, Afrika, Europa eta Hegoamerikako hainbat
herrialdetan hazi zen zuzendaria. New York izan da Christopherren
azken geltokia, bertan lehen aldiz bertokoa denaren sentipena izan du
inon baino gehiago bere esanetan. New Yorken ia denak nolabait
arrotzak direla esan ohi da, alde batetik asko kanpotik datozelako
eta beste aldetik hiriaren nortasuna eta jabegoa jatorri ezberdineko
jende askoren artean banatuta dagoelako. Onartu berri zuen hiriak
World Trade Centereko gertaera latza bizi zuen bera iritsi bezain
pronto. Laguntza eta erreskate lanetan parte hartu zuen
Christopherrek eta gertaera hark, laguntzen sentitu zuenak bultzatu
zuen film hau egitera.
Filmak ondorengoa kontatzen du: New Yorkera trailer batean heltzen diren bi gazte mexikar nola moldatzen diren euren bizi berrira. Etorkin mexikarren auzo itsusietan egunero bizitza defendatzea da legea, lana gogor egin eta aurreztu daitekeen diru apurra etxean ezkutatzea. Horrela izanik pertsona animali basati bihurtzera behartua dago giza oihanean biziraun nahi badu behintzat, borroka ez den beste ezerentzat ez dago lekurik. Pertsonen arteko konfiantza itunak sos batzuen truke, arerioa atzean uzteko edozein aukeraren truke apurtzen dira.
Kontatzen diren gertakariak ilunak dira, eta pertsonen alderdi errealak islatzeko asmoz kontatzen dira, edonor edozertarako gai delako momentu jakin baten aurrean, zintzotasuna eta maltzurkeria guztion barruan dauden altxorra eta madarikazioa direlako. Hau da filmeko ezaugarri nabarmenetarikoa, gaizto eta zintzoen arteko ustezko muga hori lausotzen duela.
Edozein iradokizun izanez gero edo, besterik gabe, gurekin harremanetan jartzeko: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

















