Arauak PDF Inprimatu E-posta
Webgunearen helburuetako bat herritarren parte hartzea bultzatzea da. Parte hartzea egoki eta kalitatez bideratzeko joko-arau batzuk zehaztu ditugu. Batetik, araudi bat zehaztu dugu, eta, bestetik, atariaren editoreak kontuan hartuko dituen gidaritza-irizpideak ere idatzi ditugu:
 

Moderazio-irizpideak:

Otamotz.com-en parte hartzeko, albistearen bidaltzaileak bere burua erregistratu beharko du . Zeure datu batzuk eskatuko dizkizugu, nahiz eta gero ez diren publiko egingo. 

Moderatzaileek berrikusiko dituzte albisteak. Hala, onartu aurretik, testua zuzendu edo egokitu egin ahal izango du. Testua ez bada Otamotz.com-eko gai eta helburuetara egokitzen, ez da onartuko. Irakurleek edo beste batzuek testua errespetu gutxikoa dela pentsatzeko arriskua dagoenean ere, ez da onartuko artikulua. Moderatzaileak ez daude behartuta erabaki horien inguruan inori azalpenak ematera.

Hasieran, behintzat, albisteek izan ditzaketen erantzun eta informazio osagarriak iragazkirik pasatu gabe argitaratuko dira. Espero dugu irakurleek zentzuz erabiliko dutela aukera hau, errespetuzko iritzi-trukea eta benetako adierazpen askatasuna posible izan daitezen.

Parte hartzeko arauak:

  1. Ez dugu onartuko irainik, eta eskatzen dizugu errespetuz idaztea.
  2. Mugatu zure iritziak eztabaidatzen ari den gaira. Gaiarekin bat ez datozen parte hartzeak ezabatu egingo dira.
  3. Ez dugu inola ere onartuko, anonimotasunean mozorroturik, edozer gauza esatea edozein pertsonaren, elkarteren, enpresaren edota instituzioren gainean.
  4. Intimitate eskubidea urratzen duten mezuak ez dira onartuko.
  5. Eskertuko dugu izen-abizenekin idaztea. Elkarte baten izenean idazten baduzu, elkartearen izena jarri.
  6. Otamotz.com-ek eskubidea du edozein erantzun ezabatzeko, horrela pentsatuz gero. Aldi berean, beharra ikusten denean, Otamotz.com-ek eztabaidako mezuak editatu ahal izango ditu.
  7. Etorkizunean, arau hauek aldatu edota zabaltzeko eskubidea dauka Otamotz.com-ek, eztabaida zuzena bermatzeko helburuarekin.
  8. Otamotz.com eta Otamotz aldizkariaren kudeatzailea den Zintzo Mintzo Kultur Elkarteak ez du bere gain hartzen albistegi honetan partikularrek adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.
 

Bat egin gurekin!

  gr_zintzo_mintzo_kolore.gif
 350 bazkide eta 1500
harpidedun gara dagoeneko