Inprimatu E-posta

Negu partean ere sasoian bertso eskolakoak (2)

Oraingo honetan Jone Alberdi izan da Mutrikuko Okelar lehiaketan saria jaso duena.

Gazteen maila

  • 1. saria: hutsik geratu da
  • Aipamen berezia: Jone Alberdi
  • Aipamen berezia: Maialen Artetxe

Helduen maila

  • 1. saria: Egoitz Alkorta
  • 2. saria: Julen Zelaieta
  • 1. mutrikuarra: Joseba Palenzuela

Hauek izan dira Joneren bertsoak:

Soldaduska
(Doinua: Gai honek badu mamia)


1) Telebistako katean

nolako albistea,

dena arretaz entzunda

ez da izan txistea,

begiak zabal jarririk

ze momentu tristea,

egia esan jaso det

gaurkoan ezustea,

berriz helduko da garai

bateko nahastea,

inola ez det nahi une

latz hori iristea.


2) Kezka hori zergatikan?

izango da galdera,

beharbada jakinmina

baztertzea hobe da,

ez da ez horren erreza

daukagun egoera,

kuartel zahar ilunera

joan beharko gera,

gazte diren jende oro

soldaduen antzera,

hemendik lau urtetara

derrigorrez gainera


3) Ez da txantxa ez da broma

soldaduen kuartela,

badirudi gazte denok

arriskuan gaudela,

bai neskek ta bai mutilek

joan behar dutela,

gogora kuartelean

euren menpe zaudela,

hango bizimodua da

gogorra ta krudela,

erabiltzen baizaituzte

abereak bezela.


4) Bertan egotea ez da

inolaz ere sari,

egunerokotasuna

zail dela det nabari,

hori entzun izan diot

gutxienez aitari,

nik ez det hara joan nahi

esan diot amari,

Euskal Herria delako

nere etxe ta kabi,

ta beldur diodalako

hara joateari.


5) Armada barruan bada

hainbat otso ta oilar,

sorbaldan nahiz kukurrean

punta askoko izar,

soldaduak gazte-gazte

komandanteak zahar,

horiek gerturatzean

egiten dugu dar-dar

euskaldun geradenokin

beti izan dira txar,

horregatik soldadutzak

gauza onik ez dakar.

 

6) Jarri beharko naiz orain

geroari begira,

hango izarrek ez dute

horrenbeste dizdira,

buruan det sekulako

nahasketa ta jira,

bizitza ona izango

balitz bertan sikira,

agintari denak zintzo

eta onak balira,

beharbada soldaduska

pasatuko zen di-da.


Zorionak Jone!!!




Erabiltzaileen iritziak

3 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

Zorionak

Lehendik ere banekien fenomeno bat zinela, baina egunez egun hobetzen ari zerala iruditzen zait. Zorionak eta segi aurrerantzean ere bide emankor horretatik.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Arantxa Gabiria
2007, Abendua, 23
 
 

Zorionak!!!

Joe, Jone, bertso earrak! Zure doinu preferidoa erabilita, jeje. Doinua re politt askoa da. Bueno, ba holakok idaten segi, nik gustora irakurri ditut ta. Bueno, ta berriz Zorionak! merezi dezu ta
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Amaia
2007, Abendua, 23
 
 

Zorionak, Jone!!

Zorionak, Jone, txukun egindako lanaren emaitza. Bertso sorta benetan ederra, zure gustuko neurri eta doinuan idatzia. Lehenengo saria jasotzeko moduko sorta da hau, nire ustez, baina beno. Jarraitu bide emankor honetatik, Jone!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Gorka Azkarate
2007, Abendua, 22
 
 
 
Powered by jReviews
 

 urr   Azaroa 2008   abe

AlArAzOgOrLrIg
   1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930
ASIC Resources