Elebila (www.elebila.eu) euskarazko lehen Internet bilatzailea da. Google, eta Yahooren moduko Interneteko bilatzaile ezagunenen funtzioak eskaintzen ditu baina kalitatezko euskarazko emaitzak lortzeko bermearekin.
Elhuyar Fundazioko I+G sailak garatutako teknologia du oinarri eta euskarazko bilaketak burutzerakoan jasaten ditugun arazo edo muga nagusiak gainditzen ditu. Euskarazko bilaketak egiteko orduan bi arazo dira nagusiak: euskarak Interneten duen garrantzia erlatibo txikia eta atzizkien erabilera zabala. Euskarak sarean duen pisu txikia dela eta, anorexia edo energia bezalako hitz teknikoak bilatuz gero, euskaraz idatzitako dokumentuak inoiz ez dira lehen emaitzen artean ager-tzen. Izan ere, hitz horiek beste hizkuntza batzuetan ere existitzen dira. Elebilak arazo hau konpontzen du. Bestalde, hi-tzak bilatzerako orduan, Elebilak atzizkiekin agertzen diren kasuak ere bilatzen ditu, beste bilatzaile askok ez bezala.










