Ekitaldia Zelai Arizti kultur etxean
izan zen abendua hasieran. Bertan, Beatriz Perez Urretxu eta
Zumarragako Bitartean merkatari elkarteko ordezkariak, Olatz
Elustondo Zumarragako Udaleko Euskara teknikariak eta Aritz Urien
Emun enpresako hizkuntza normalizazio teknikariak parte hartu
zuten.
Urienek eta Elustondok 2007an egin diren ekintzen
laburpena eskaini zuten eta 2008rako lan ildoa aurkeztu zuten. Aurten
zenbait merkatari talde osatu dira eta horiek euskarari eta
merkataritzari buruzko solasaldiak izan dituzte. Bestalde, kartelak
egiteko ikastaroak eskaini dira eta inprentetan euskararen erabilera
sustatu da. Teknikariak gustura daude merkatarien parte hartze eta
prestutasunarekin. Hori dela eta, eskerrak eman zizkieten.
Urola
Garaian 150 denda inguru dira zerbitzua euskaraz emateko gai direnak
eta teknikariek guztietara heldu nahi dute. Merkataritza guneetan
euskararen erabilera sustatzeko planarekin bat egin duten dendari
gehiago lortu dituzte 2008rako. Legazpin Alberdi jantzi-dendak,
Andere umeen jantzi-dendak, Auzmendi iturgintzak, F-8 argazki-dendak,
Hariz-Hari jostun-dendak, Iñaki zapata-dendak, Laga
garbiketa-dendak, Lanbroa belar-dendak, Txomin iturgintzak, Txomin
Zubeldia edari-dendak eta Ogi Berri okindegiak bat egin dute
egitasmoarekin.
Urretxu eta Zumarragan Agirre eta Aranburu
harategiek, Etxaniz arma-dendak, Nekotz albaitaritza, Pertxingoa
jantzi-dendak, Urdangarin burdindegiak eta Ureder estetika zentroak
parte hartuko dute 2008ko egitasmoetan.
Aipatutako hauek guztiek
solasaldiak izango dituzte eta aurten abian jarri diren gainontzeko
ekimenak ere mantenduko dira. Bestalde, supermerkatu handien eta
frankizien konpromisoa lortzeko lan egingo da. Gainera, mintzalaguna
ekimena abian jarri nahi da euskaraz hitz egiteko erraztasunik ez
duten merkatarientzat.
Euren parte hartzea ezinbestekoa denez eta
oso ondo erantzuten ari direnez, 2007ko egitasmoetan parte hartu
dutenei errekonozimendua eskaini zitzaien ekitaldia amaitzeko.
Urretxun Argizti optikak, Berriki jantzi-dendak, Imajin eta Xarmanki
estetika zentroek eta Kuttun mertzeriak jaso zuten esker ona.
Zumarragakoen artean, Garbiñe tindategiak, Iraeta estankoak,
Izagirre janari-dendak, Kizkitza oihal-dendak, Kux-Kux umeentzako
jantzi-dendak, Lanbroa belar-dendak, Salegi harategiak eta Urki
liburu-dendak jaso zuten errekonozimendua.
Bukatzeko, Legazpin
Algar elektrizitateak, Alkain elektronikak, Apatxo liburu-dendak,
Itziar belar-dendak, Kixka osagarri-dendak, Korosti kafe-dendak,
Lasandu para-farmaziak, Kale Nagusiko loteria-dendak, Mirentxu
mertzeriak eta Poxpolin umeentzako jantzi-dendak jaso dute esker ona.










