Bikoteen arteko inkomunikazioa, droga-salerosketa lizitoak eta honek utzitako mamu beltzak, garapenaren izenean martxan jarritako azpiegiturak, erakunde publikoen gehiegikeriak…
Egoera krudel hauei aurre egiteko pertsonaiek erabiltzen dituzten jokabideen ispilu da ipuin-liburu hau. Une batzuetan badirudi euren desgraziei aurrea hartzen dietela, baina, zas!, ustezko garaipena baino ez da. Arduraz jokatu ordez, erosokerian erortzen dira guztiak. Ez da tragedia bat. Montoiak fikzio-munduan sartu ditu Gasteiz, Durana, Bilbo… eta inguruko tabernak, baserriak eta kaleak eta AHT, Corte Ingles, Arkaute edo Alcala Mecoko bizidunak. Errealitatea gandurik gabe ikusi eta ulertzeko liburu bat baino gehiago da. Atxagaren elkarbizitzarako eremu utopiko ideala sutan jartzeko hauspoa.





.jpg)





