Inprimatu E-posta

Gabonetako apaingarriak jartzea ondo iruditzen al zaizu? (132.alea)

Gabonetako apaingarriak jartzea ondo iruditzen al zaizu? Gehiegi ala gutxiegi jartzen direla al deritzozu?
lehenengo tipoaJavier Mateo: Beno… Beharbada argi eta parafernalia gehiegi jartzen da bi herrietan. Nire ustez gastua izugarri handitzen da eta horrek kontsumoa areagotu besterik ez du egiten.







alexen arrebaAne Areizaga: Ukitu polita ematen dio herriari, baina argi gehiegi jartzen direla uste dut. Era berean, goizegi pizten dituzte. Herrietan hala bada, zer esanik ez hirietan! Ez dakit kontsumo baxuko bonbillak erabiltzen dituzten ala ez, baina aukera bat da.







emakumeaKontxi Delgado: Nire ustez sekulako dirutza xahutzen da alferrik. Haurren aitzakiarekin egiten da, baina… Detailetxo batzuk jarriko nituzke, herriak goitik behera apaindu beharrean. Egia esan, Zumarragakoak ikusgarriagoak dira Urretxukoak baino.







azkeneko gizonezkoaPablo Paniagua: Argi gutxi batzuk jartzea ondo iruditzen zait, baina egiten dena zoramena da. Erakundeek energia aurrezteaz hitz egiten dute, baina ez dute esandakoa betetzen.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews