Inprimatu E-posta

Piska bat gehiegi ala? (132.alea)

Estaba yo pentsando en si aprovetsar este tarte para desearos felis navidas o para hablar de kómo puede ser posible que un juetz le diga a un pertsona vasca que “aunque ustez todabia no lo sabe, es de la ETA” –besarkada bero bat 18/98 sumarioko guztiei– cuando por la telebista escutxe a un hombre hablando de las abantailas de no sé que libreta de caja de ahorros...
Irakurle, aurreko lerroak irakurtzerakoan geratu zaizun aurpegi berbera geratu zitzaigun aurreko batean telebista publikoan iragarki berri bat entzun genuenean, Teleberrin kirol tartea zabaldu aurretik. Euskararen antz apur bat duen dialektoan ari zitzaiguna ez zen Zumarragako udaleko plenoan agintea duen hori, ezta Reala salbatuko omen duten txinatar horietako bat. Ez dakit ze produktu bankarioren abantailez ari zitzaiguna telebistan Hollywoodeko izarren akatsak eta eskandaluak era deigarrian azaleratzeagatik –ondoren ematen dituzten filmen kalitateagatik behintzat ez da izango– famatu egin den “funtzionario publikoa” zen.

Hau al da Eusko Jaurlaritzaren  “piska bat es mucho” kanpainaren emaitza? Edo inork zer den ez dakien panpina beltz itsusi horren hizkuntza berria ote? Ez dezala inork pentsa ustezko euskaldun zahar ilustratu pare hau euskaldun berrien  kontura parre egiten ari denik. Ezta gutxiagorik ere!!! Pausu zail hori ematen ausartzen diren guztiak, mintzalaguna egitasmoan ausartzen diren euskaldun guztiak kasu, –berri/zahar dikotomia ez zaigu gustatzen– zoriontzeko eta eskerrak emateko erabiliko dugu tarte hau bide batez, baina XXI. mendean publizitateari esker dirua irabazten ari den horrek hizkuntzarekiko horren errespetu gutxi erakustea pixka bat gehiegi da, ala? Are gehiago Ibarretxek berak borondate apur batekin egin duen aurrerapausoa ezagututa.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews