Inprimatu E-posta

Puntako bertsolariak izango dira Gabiriaren omenezko saioan Ekin

Mendiluze, Egaña eta Arzallus arituko dira, besteak beste, Santa Lutzi bezperan eta bihar jarriko dira salgai sarrerak.


Urtero Santa Lutzi feriaren baitan egin ohi den moduan, Luzio Gabiria
zena omendu asmoz antolatu den bertso jaialdia izango da datorren
asteazkenean, Zelai Arizti aretoan, gaueko hamarretan. Hogeigarren
edizioa beteko du aurten jaialdiak, eta, urtero bezala, puntako
bertsolari taldea izango da Zumarragan kantuan, Santa Lutzi egunaren
bezpera girotzen. Aurtengoan, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Amets
Arzallus, Aitor Sarriegi eta Uxue Alberdi bertsolariak bertatik bertara
ikusi eta entzuteko aukera izango dute Zelai Ariztira gerturatzen diren
bertsozaleek.




Sarrerak aldez aurretik erosteko bihar eta etzi izango da
aukera aretoko leihatilan, 19:30etatik 20:30era. Ekitaldi egunean
bertan oraindik sarrerarik geratuko balitz saioa hasi baino ordubete
lehenago jarriko dira salgai. Sarreren prezioa 6 eurokoa izango da.



Bertsolari ezagunak




Bertso Eskolako kide diren antolatzaileen arabera «aurkezpen
handiegiren beharrik ez duten bertsolariak dira. Andoni Egaña
zarauztarrak Euskal Herriko txapelketa nagusia irabazi du azken lau
ediziotan, eta etengabe plazarik plaza dabilen bertsolari nekaezina da.
Asko dira bere bertsokera berdingabea imitatzen saiatu diren
bertsolariak, baina egun, hanka sartzeko beldurrik gabe esan daiteke
Andoni Egañaren bertsokera bakarra dela».



Txapeldunak, lau bertsolari gazte izango ditu alboan.
Antolatzaileen iritziz «Aitor Mendiluze andoaindarra eta Aitor Sarriegi
beasaindarra dira, agian, uneotan sasoikoen dauden bertsolariak.
Ordizian jokatutako Gipuzkoako txapelketako finalerdian aurreneko
postuak lortu zituzten biek, eta horrenbestez hilaren 16an Donostiako
Ilunbe zezen plazan jokatuko den finalean kantatzeko txartela. Finala
baino lau egun lehenago eurak Zumarragan kantuan entzuteko aukera
izango dugu».



Amets Arzallus, bertso ibilbide emankorra egin du dagoeneko,
adinez gaztea izanagatik. «Azken txapelketa nagusian finalean kantatu
zuen, eta egun Euskal Herrian plaza gehien egiten duten bertsolarien
artean kokatu behar dugu hendaiarra. Sekulako erraztasuna du bertsoak
osatzeko».




Uxue Alberdi bertsolari elgoibartarra da taldeko bosgarrena
eta Zumarragako entzulearentzat agian ezezagunena den bertsolaria. «Bat
bateko bertsolaritzan orain gutxi lehen urratsak emana, ibilbide
laburra egin du gaur arte, baina arrastoa utzi duena. Bertsolari
izateaz gain idazle ere bada, aurtengo otsailean "Aulki bat elurretan"
bere lehen eleberria argitaratu du idazle gazteei zuzenduriko Igartza
literatur sorkuntzarako beka jaso ostean». Bertso eskolako kideen
arabera, Gipuzkoako txapelketako finalera heltzea lortu ez badu ere,
«lan txundigarria egin du, literatur ukituak dauzkan bere bertsokera
berezi eta samurraren laguntzaz».



Zozketa eta urteurrena




Iaz egin zen moduan, aretorako sarreran zozketa txartel bana
emango zaio entzule bakoitzari eta saioaren amaieran gabonetako saski
bat zozketatuko da bertaratutako guztien artean. Era berean, aurten
Luzio Gabiriaren omenez ospatzen den jaialdiak hogeigarren ekinaldia
betetzen duenez, saioan zehar modu berezian gogoratuko da bere irudia.
Antolatzaileek sorpresaren bat edo beste iragarri dute

Erabiltzaileen iruzkinak

Erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

luzio babiria bertsotan

nik uste dut punta puntako bertsolariak izango ditugula santa lutzi bezperan goza dezagula guztiok, zorionak gorka uxue eta antton fernandezi.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea entzule
2007-12-07
 
 

Iaz sarrerarik gabe

Badaukat gogoa Uxue zuzenean eta "monstruo" horiekin ikusteko. Ea aurten sarrerarik gabe ez naizen geratzen. Gorka: gorde bat niretzat!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Sebas
2007-12-07
 
 

Boskote erakargarria

Iaz jende mordoxka geratu zen aretora sartu ezinik eta gogoan dut, bai, zu ere tartean zinela, Sebas. Ez dakit aurten iazko jende uholdea izango dugun, baina kartela izugarri erakargarria denik ezin da ukatu. Egaña, Mendiluze, Arzallus, Sarriegi eta... Uxue Alberdi. Neska hau zuzenean kantuan sekula entzun ez duen bertsozaleari bereziki gomendatuko nioke asteazken gauean Zelai Ariztira gerturatzea.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Gorka Azkarate
2007-12-07
 
 

non daude sarrerak

larunbatean joan nintzen sarrerak hartzera eta ez zegon iñork asteazkenerako egongo dira sarrerak ez azkarate
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea entzule
2007-12-10
 
 

Aitak ikusiko balu !!!

Beti izan genuen aita euskalzale eta bertsozale eta makina bat ahalegin egin zituen gure bi herriotan bertsozaletasuna suspertzeko. Bertso - Eskolen alde ere saiakera bat baino gehiago egin zituen. Orain irakurri berri ditudan Amaiaren bertso bikainak entzungo balitu pozik jarriko zen. Beraz argi dago hazitxoak utzi zituela eta orain bere fruitua ematen ari direla.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea agabiria
2007-12-10
 
 
 
Powered by jReviews
 

 eka   Uztaila 2008   abu

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4  5  6
  7  8  910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
VC Funding ESL

Harpidetu

Albisteak e-mailez jasotzeko