Inprimatu E-posta

Lagun bat hil da kamioi baten eta bost kotxeren arteko istripuan

Kamioia trenbidera erori da, eta etenda dago tren zerbitzua; lau lagun zaurituta daude.

Gaur eguerdiko 11:45ean istripu larria gertatu da Gi-632 errepidean (Ormaiztegi-Zumarraga autobidea), Zumarragako udal barrutian. Autobidea bukatzen den bihurgunean bi kotxek eta kamioi batek elkar jo dute, eta kolpearen ondorioz bidearen alboan pasatzen den trenbidera joan da kamioia, 15 metro inguruko malkar batetik behera erorita.

Autoetako batean zihoan pertsona bat, gidaria, hil egin da, eta beste autoan zihoazen hiru bidaiari zauritu dira. Ibilgailuaren barruan irten ezinik geratu da kamioi gidaria, trenbidean, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute auto-eskala baten bidez. Tren zerbitzua etenda dago.

 

Informazioa gehiago:


Erabiltzaileen iritziak

3 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

Eta gertatzen ez direnak...

Orain dela hilabete batzuk, gauez nentorrean, auto bat motel-motel kontrako bidean -Ormaiztegira begira- pibote berdeen artean atzeraka maniobra egiten ari zela aurkitu nuen. Gutxiagatik ez genuen elkar jo. Etxera iritsi eta Ertzaintzara deitu nuen... gertatu ez zen istripuaren salaketa jarrita dago. Handik denbora gutxira puntu hartan, istripu larri ezagun hura gertatu zen.



Noiz arte jarraituko dugu horrela? Toki horrek irtenbidea behar du...



Jonmikel
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Jonmikel
2007, Abendua, 05
 
 

Beltza beltza

Kontua da Ezkio aldetik datozen asko eta asko ziztu bizian datozela bihurgune alu hori parean aurkitzen dutenean eta harantz doazenak ere abiadura handiagotzen hasten direla puntu horretan, izan ere, autobian sartzera doaz. Egia da seinaleek adierazten dutela abiadura mantsotzeko baina agian lurrean oztopoak jarri beharko lirateke, herri barruan jartzen diren bandak edo horrelako zerbait. Bestela, aurki beste istripu bat gertatuko da.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Sebas
2007, Abendua, 05
 
 

Istripu gehiegi toki jakin horretan

Gure errepideetako puntu beltz bat bihurtu da toki hau. Nahikoa ondo seinalizatuta dagoela pentsa liteke, errua gidariena dala, azkarregi juteagatik, baina bistan da ezaugarri jakin batzuk ematen direla, bereziak, hainbeste istripu egoteko. Andoainen, Leitzarango autobidearen irteeeran, erradar bat ipini behar izan zan azkenean. Erradarra edo besteren bat, baina hemen ere zerbait behar dala, nere ustetan behintzat, argi dago. Errepide honen ardura diputazioarena dan arren, gure ordezkari politikoek ere egin beharko lituzkete gestioak arazo hau lehenbailehen konpontzeko.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Patxi Iraeta
2007, Abendua, 05
 
 
 
Powered by jReviews
 

 urr   Azaroa 2008   abe

AlArAzOgOrLrIg
   1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Techies Resources ESL