Inprimatu E-posta
Albisteak Kirola Igandean jokatuko den gizon probak ikusmira handia sortu du
 

Igandean jokatuko den gizon probak ikusmira handia sortu du

Igandean jokatuko da Zumarragako plazan gizon proba. Gure herriotan ikusmira handia pizten ari da, baita inguruko herrietan ere.

Gizon proba idiek arrastaka eramaten duten harria gizonek tiratzean datza. Pisu desberdinak izan ohi dira; 500kg-tik hasita (pisu arina) 4 tona pasatxoko harrietaraino. Banaka zein taldeka jokatu daitezke. Zumarragan egingo den proban, 1.700kg-ko harria eramango dute plazaren alde batetik bestera 12 pertsonaz osatutako talde bakoitzak. 20 minutu izango ditu bakoitzak ahalik eta plaza gehien egiteko.

"Orain dela 30 urte izan zen halako proba bat. Garai hartako Golden soka-tira taldea, Zumarragako talde baten aurka aritu zen" dio Toribio Kerejetak.

Bi talde arituko dira, bata Urretxukoa eta bestea Zumarragakoa. Zumarragakoak 14 taldekide izango ditu, Urretxukoak, aldiz, 18. Harriari tiraka arituko direnak ezingo dute denen artean 1.000 kilo baino gehiago izan. Halere azken momenturaino ez da erabakiko nork parte hartuko duen talde bakoitzean "Pisuekin kontuz ibili behar baikara" dio Mikel Elgarresta Urretxuko taldeko partaideak.

"Proba gogorra da, indarrak ondo neurtu behar dira. Hasieran ondo bazabiltza ere, denbora pasa ahala ahuldu egiten zara. Gogoratzen naiz orain dela 30 urte egin genuenean, lehertuta amaitu genuela" dio Toribio Kerejetak Zumarragako taldeko botileroak" "Bukaerarako indarrak gortzea komeni da".

Taldeen artean "pike" sano bat dagoela esan liteke, baina 1.300 euro jarri ditu talde bakoitzak. Garaileak beste taldearen 1.300 euroak eskuratuko ditu.

Zumarragako taldea: Xabier Zaldua, Iñigo Zaldua, Pello Alberdi, Aimar Alberdi, Mikel Arostegi, Iñaki Soraluze, Josu Zabaleta, Pedro Lizarazu, Juan Mª Legorburu, Javier Aramendi, Egoitz Armaolea, Javier Gago, Mikel Zabaleta eta Toribio Kerejeta (botileroa)

Urretxuko taldea: Eugenio Gisasola, Josu Plazaola, Egoitz Iturbe, Julen Zabalo, Jesús Lizarazu, Aitor Lizarazu, Asier Izagirre, Xabier Izagirre, Kepa Mendikute, Aitor Prieto, Mikel Elgarresta, Xabier Elgarresta, Julián 'Beibakar', Joanes Urrate, Iker Telleria, Rober Sinobas, Xuban Jaka eta Joxe Miel Elgarresta (botileroa)

Erabiltzaileen iritziak

12 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
4.7
 
 

Zalantzarik bai ala?

Inongo zalantzarik ez.Aupa Zumarraga! Toribio,zurekin gaude!
Artikuluaren Balorazioa:
 
4.0
Avatar Iritzi emailea bbaztarrika

2007-11-26
 
 

Zalantzarik gabe

Nik ere zalantzarik ez. Zumarraga forever!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Josu Aztiria

2007-11-26
 
 

Urretxu txapeldun!!

Ze pena emango didazuen zumarragatarrok igande arratsaldean. Gizon proba galdu ondoren buru makur ikusten zaituztet astelehenean lanera joaten. Baietz Urretxuk!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Andoni Berriotxoa

2007-11-26
 
 

zumarragarrak onenak oraingoan ere

Zumarragarrok gehienetan joan gara pauso bat aurretik. ez dut inongo zalantzarik oraingoan ere horrela izango da.



Aupa Zumarraga eta ondo girotu eta gidatu taldea Toribio!!!!!!!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Arantxa Gabiria

2007-11-26
 
 

gune publikoak pribatizatzen!

Ni ere zumarragarra izanda, gustora ikusiko nuke gure taldea irabazten! baina pena da ez ikustea, zeren ez nago 10 euroko sarrera ordaintzearen alde! benetan lotsagarria iruditzen zait, herriaren kontura plaza, estalkia eta dena delakoak lortu ondoren ikuslegoari sarrera ordain araztea.

Modu honetan ez dira herri kirolak indartzen!!
Artikuluaren Balorazioa:
 
4.0
Avatar Iritzi emailea Eneritz

2007-11-27
 
 

Urretxuren talde gaztea garaile!!!

Nik ordea ez dut zalantzarik! Ikusi al dezue ze talde gaztea? Dudarik gabe mereziko du 10€ sarrera oradintzeak, pike sano horren partaide izan nahi dut.

Igandean ikusiko dugu elkar...



Aupa Urretxu...
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Eguzki?e

2007-11-27
 
 

Zumarraga aurretik

Gehienetan bezala ,oraingo honetan ere ,Zumarraga Urretxukoen aurretik jarriko dela zalantzarik ez. Aupa taldeko mutilak eta ...animo Toribio.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea AMAIA

2007-11-27
 
 

aupa urretxu!

urretxukoak beti izan dira eta izango dira onenak
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea unai

2007-11-27
 
 

fusion no! viva villareal

aupa urretxu
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea felipe

2007-11-27
 
 

ZUMARRAGAKO TALDEA ,ONENA

Datorren igandean,gehienetan bezala,baietz Zumarraga garaile!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea AMAIA

2007-11-28
 
 

Zumarraga garaile

Norbaitek graba dezala gizon froga eta jar dezala eukal tube-n mesedez!

Bertan egon ezin garenontzat!



Mila esker
Artikuluaren Balorazioa:
 
4.0
Avatar Iritzi emailea I?aki

2007-11-29
 
 

gora zuma

aupa zuma lortuko dugu garaipena, egia esan sarrera oso garestia da nire ustez herriko ekitaldi baterako eta gaiñera herritarrak parte hartzen dutela gogoratuz aio
Artikuluaren Balorazioa:
 
4.0
Avatar Iritzi emailea gorka

2007-11-29
 
 
 
Powered by jReviews
 

 ira   Urria 2008   aza

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
ASIC Technology