Inprimatu E-posta

Jabier Muguruza: Konplizeak (131.alea)

Askotan malenkoniarekin lotzen da Jabier Muguruzaren musika. Zuzenagoa litzateke ondokoa esatea: malenkonia eta tristezia kutsu bat badu bere musikak, baina baita beste hamaika kolore ere.
Izan ere, emozioak, koloreak, kabitu ezinda bizi dira Konplizeak diskan (Elkar, 2007). Konplizeak ontzeko tristeziatik abiatu da. Orain gutxi hil zen bere aita eta horrek, halabeharrez, berebiziko eragina eduki du diskaren osaketan. Dena den, ezin esan abailduta nabaritzen zaionik. Bere azken laneko 11 kantetan, bada ironiarentzako edota umorearentzako tarterik. Bizitzaren kolore guztiak erabili ditu irundarrak. Testuak, berriz, Sarrirenak, Iñaki Irazurenak, Inazio Mujikarenak... dira. Baita Leire Bilbaorenak edo Angel Errorenak ere. Ederrak, artelana pintatzeko ezinbesteko zertzeladak.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews