Inprimatu E-posta

Urretxu eta Zumarragako zein txoko atsegin duzu gehien? (131.alea)

Urretxu eta Zumarragako zein txoko atsegin duzu gehien? Non egoten zara gustuen?
kalekoa rosa zuazolazigorraRosa Zuazolazigorraga: Umea eduki nuenetik, dena aldatu da. Orain Antiora igotzea eta Belokiko itzulia egitea gustatzen zait. Izan ere, bidegorrian jende asko ibiltzen da. Lehen Irimora asko joaten nintzen, baina umearekin zailagoa da. Zumarragako liburutegi berria oso ondo dago haurrarekin joateko.





kalekoa benigno galdeanoBenigno Gonzalez de Galdeano: Etxe-Berri jatetxea, adibidez, asko gustatzen zait. Hori hasteko. Etxean ere gustura egoten naiz. Lagunekin ateratzen naizenerako, berriz, ardo ona prezio onean ateratzen duten tabernak gustatzen zaizkit. Monumentuak? Ez dut gai horri buruzko jakintzarik, baina beste askok ere ez eta barra-barra hitz egiten dute.





kalekoa jose luis arrueboJose Luis Arruebo: Huts taberna asko gustatzen zait, musika ona jartzen baitute eta toki atsegina baita. Blues musika entzun daiteke, esaterako. Malkor taberna ere atsegin dut. Gustura egoten naiz bertan.





kalekoa intsausti ahizpakAscen eta Arantxa Intsausti: Antio gustatzen zait gehien, inongo zalantzarik gabe. Baita Belokiko itzulia ere. Urretxuko tokiren bat? Egunero nahikoa denbora ematen dut Urretxun... (Ascen). Ezkion bizi naiz arren, Santa Barbara oso gustuko dut. (Arantxa).

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews