Inprimatu E-posta

?ETA convierte las obras del TAV en objetivo?

Eta beherago: “Los cabecillas de la kale borroka guardaban documentos sobre el TAV”. Diario Vasco egunkarian irakurri genituen hitz horiek, azaroaren 4ko edizioan.
Uribe Kostan eta Donostian atxilotutako gazteei atzemandako dokumentuez ari zen kazetaria. Hainbat komunikabidek errepikatu zuten lelo maltzur hori, eta euren jokoa zein den garbi ikusi genuen. Iritzi publikoa lotsagabeki maneiatzen duten hedabideek, boterean ditugun agintariek eta poliziek Abiadura Handiko Trenaren kontrako mugimendua ETArekin eta kale borrokarekin lotu nahi dute. Gauzak bere onetik ateratzen ari garela esango digu norbaitek, baina hemerotekei begiratu bat eman eta ikusiko duzue ez direla bi txorimaloren paranoYak.
AHTaren kontrako borroka kriminalizatzea dute xede eta, era berean, mugimendu hori betiko lau katuen “mobida” besterik ez dela konbentzitzen saiatzea. Hartara, desinformazioaren tren horrek ekarriko duenaren aurrean oraindik zirkinik ere egin ez duen jendeak, bere neurrirako aitzakiak topatuko ditu beste behin: “Protestan ari direnak betikoak dira”, “Ni AHTaren kontra nago, baina borroka eredu horrekin ez nator bat. Beraz, geldi jarraituko dut”...
Beste batzuk, AHTari esker kamioi kopurua jaitsi eta Madril gertuago –bi ordu eskasera– izango dugulako poz-pozik daude. Euskal Herrian zehar garraio publikoan bidaia dezaten gonbidatzen ditugu. Madril gertuago izango dugu, baina Idiazabalek, Zarautzek, Gasteizek, Bilbok Lasartek, Iruñeak, Arbizuk, Galdakaok, Gernikak eta abarrek orain bezain urrun jarraituko dute.
Komunikabideek, hainbat enpresek eta erakundeek abiatu duten kanpainaren aurrean, Goierriko AHT Gelditu taldeko lagunek-eta tentuz jokatu beharko dute, arrazoia izatea ez baita nahikoa...

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews