Inprimatu E-posta

Alberto Mendez: Los girasoles ciegos (130.alea)

Ez nuen irakurri nahi. Ezta 2005. urtean Premio Nacional de Narrativa eman ziotenean ere, gerra zibilaren gaiarekin aspertuta nengoelako.
Baina han-hemenka entzuten nuen liburu hau ezberdina zela, berezia... Eta hala da benetan. Lau istorio harilkatzen dira, zein baino zein tristeago, ederrago eta hunkigarriagoa. Lauretan galtzaileak dira protagonistak: kapitain frankista, poeta gaztea (agian kontakizunik lazgarriena), preso errepublikarra, eta armairuan izkutaturik bizi den satorra. Ideologiaren gerra galduko dute baina, nork bere eran, duintasunarena irabaziko du. Liburua maisutasunez idatzita dagoenez, emozio biziak piztu, irudi zirraragarriak iradoki, negarra eragin edota oilo-larrua jarriko dizu. Zinez, liburu bikaina eta gogoangarria, bizitza osorako arrasto sakona uzten duten horietakoa.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews