Inprimatu E-posta

Antiorako dauden egitasmoak ezagutzen al dituzu? (130.alea)

Xabier Indart: Udalaren proiektua ikusi dut eta ez zait batere gustatzen. Eraikin handiegia egin nahi dutelakoan nago. Nire ustez, taberna txiki batekin nahikoa litzateke. Bertan ezkontzak-eta egin nahi dituztela esan didate, ordea.
Jorge Ibañez:

Zer edo zer entzun dut, batez ere herritar plataformaren proposamenari buruz. Ingurunearen estetika hausten ez duten bitartean, ondo iruditzen zait zer edo zer egitea. Nire ustez, su hartu zuenaren antzeko zer edo zer egin beharko litzateke.

Virginia Agirre:

Bai Udalaren eta baita plataformaren egitasmoak ezagu-tzen ditut. Udalarenak ingurunearen estetika hautsiko luke. Plataformarenak, berriz, ingurunea errespetatuko luke. Azken hauen proposamenaren alde sinatu dut. Taberna bat irekitzearekin nahikoa dela uste dut.

Jeronimo Casas:

Plataformaren egitasmoa zer edo zer ezagutzen dut, baina ez oso gertutik. Ez dut bataren edo bestearen aldeko iritzi argia. Jatetxea irekitzea ondo iruditzen zait, baina ez naiz ausartzen handia edo txikia komeni den esatera. Dena den, oso informazio gutxi dut.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews