- Zuzendaritza: Florian Henckel von Donnersmarch
Gidoilaria: Florian Henckel von Donnersmarch
Antzezleak: Ulrich Mühe, Martina Gedeck, Sebastian Koch, Ulrich Tukur,
Thomas Thieme, Hans-Uwe Bauer, Volkmar Kleinert, Matthias Brenner,
Charly Hübner
Herrialdea: Alemania
Urtea: 2006
Iraupena: 144 min.
Sarrera: 3,50 €- Lekua: Zelai-Arizti Aretoa (Zumarraga)
Zuzendariaren esanetan bere haurtzaroko oroitzapenak dira filma hau
egitearen arrazoi nagusia. Bere gurasoak antzinako ekialdeko Alemanian
jaio ziren eta maiz pasatzen zen Berlineko beste aldera. Momentu
haietan antena batzuk balitu bezala, helduen beldurra sentitu zezakeela
dio, bai gurasoen aldetik baita bisitatzen zituzten senitartekoen
aldetik ere. Esperientzia haiek izan gabe gai hau dagokion moduan
jorratzea ezinezkoa litzaiokeela uste du.
Beste alde batetik, aktore eta teknikoekin egindako lanak eman zion
zentzu osoa pelikulari. Hauetako asko ekialdetik zetozen eta
esperientzia eta ikuspuntu bereziak eta oso pertsonalak zekartzaten
beraiekin. Harritzekoa bada ere, Florianen esanetan, reunifikaziotik 14
urte pasa ondoren jende honentzat hainbat gauzaz hitz egiteko lehen
aukera izan zen hau. Zauri batzuk denbora asko behar dute sendatzeko.
Pertsonaiak hainbat benetako pertsonetan oinarrituta daude, beraz
posible da jende asko batekin edo besteekin identifikatzea. Baina hau
ez da roman à clef moduko pelikula bat (hots, fikziozko estalki baten
azpian benetako istorioa kontatzen duenetakoa). Ondorioz pertsonaiak
eta gertaerak apropos definitu gabe uzten dira. Adibidez Hempf
karterarik gabeko ministroa da. Zuzendariarentzat garrantzitsua zen
zehaztasun historikoetan ez galtzea. Bere asmoa jende errealaren
istorio bat kontatzea zen bai, baina batik bat emozioen ikuspuntutik
kontatzea. Boterea, ideologia, printzipioak eta sentimenduen arteko
gatazka, modu orokor batez planteatuz.
Edozein iradokizun izanez gero edo, besterik gabe, gurekin harremanetan jartzeko: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.






















