| 
Atari honetan Inprimatu E-posta

Otamotz.com
Urretxu-Zumarragako Zintzo Mintzo Euskaltzale Elkarteak sortutako ekimena da.

Helburuak

  • Herri-informazioa gaurkotasunez eta kalitatez hedatzea: Urretxu-Zumarragako informazioa kalitatez eta gaurkotasunez herritarren esku jartzea internet bidez, gauden tokian gaudela eta une oro informazioa kontsultatzeko aukera izan dezagun.
  • Kazetaritza herritarra eta parte hartzea sustatzea: Herritarren eta elkarteen parte hartzea bultzatzea eta dinamizatzea, euren ekintzen, iritzien eta gogoeten berri emateko aukera eskainiz. Kazetaritza parte hartzailea sustatu nahi dugu.
  • Euskararen garapena bultzatzea Informazio eta Komunikazio Teknologietan: Euskararen bidez informazio eta komunikazio teknologia berriak gizarteratzea, eta teknologia berrien bidez euskara gizarteratzea. Euskal hizkuntz komunitatea trinkotzea.

Ezaugarriak

  • Dinamikoa: Egunean eguneko informazioa gehituko da webgunera. Egunero webgunean berritzen saiatuko gara. Asteburuetan, normalean, ez dugu notiziarik sartuko, baina beharrak eskatzen duenean, ez diogu lanari atzea emango.
  • Parte hartzailea: Erabiltzaileak parte hartze zuzena izango du proiektu honetan. Albisteak osatu eta horien gaineko iritziak emateko aukera izango du irakurleak. Gainera, agendako ekitaldiak norberak sartzeko moduan jarri dugu.
  • Moderatua: Editore batek kudeatuko du, eta ataria eguneratzeaz gain, erabiltzaileen iritziak moderatzeaz ere arduratuko da. Parte hartzea egoki bideratzeko eta kalitatea bermatzeko araudi bat ezarri dugu.

Lan Taldea

  • Editorea: Josune Zarandona Alberro
  • Aldizkariaren koordinatzailea: Asier Zaldua Urretabizkaia
  • Diseinua: Acuataller
  • Aholkularitza teknikoa: FitBak

 

Bat egin gurekin!

  gr_zintzo_mintzo_kolore.gif
 350 bazkide eta 1500
harpidedun gara dagoeneko