Inprimatu E-posta

Osoko Bilkuran Arau Subsidiarioen onarpena atzera botatzea erabaki da Ekin



Udalbatzak EAE-ANV, PSE-EE eta EB-Berdeak alderdien botuekin arauen berriskuspen espedientea Udalera itzultzea erabaki du.







Udaletxeko
areto nagusia herritarrek bete dute arau subsidiarioak protagonista
izan diren udalbatzan. Bi ordu iraun duen osoko bilkuran EAE-ANV,
PSE-EE eta EB-Berdeak alderdiek arauen onespen prozedura bertan behera
gelditzearen alde bozkatu dute, EAko hiru zinegotziek kontra eta EAJ
alderdiko zinegotziak abstenitu egin dira. Berdin bozkatu dute
alkatearen soldata ezartzerakoan, urtean soldata eta asegurua barne
75.000 eurotik gora gasstatuko ditu Udalak.



Bi
orduz iraun duen udalbatzan iazko abenduaren 29an onartu ziren arau
subsidiarioen onespen prozedura bertan behera gelditzea erabaki dute
euren botuekin EAE-ANV, PSE-EE eta EB-Berdeak alderdiek. EA kontra
azaldu da eta EAJ abstenitu egin da azken botazioan.



 
osoko_bilkura_jendea



Datozen zortzi urteetan indarrean egongo diren arau subsidioarioak
berraztertu nahi ditu EAE-ANV alderdiak eta haiekin bat egin du PSE-EE
eta EB-Berdeak. Lehenengo eta behin, EA eta EAJk bileraren premiaz
galdetu diote Iñaki Zabala alkateari eta Zabalak "etzi Lurralde
Antolaketako osoko bilkura dago eta bertan Urretxuko arauen azterketa
egingo da. Han gure iritzi eta jarrera agertu behar dugu eta arauak
gelditu eta guk berriro aztertzeko aukera izan nahi dugu".

EAJko bozeramale Itziar Agirrek osoko bilkuraren aurretik behar adina
informazioa ez dutela eduki salatu du. EAko Jose Mari Letek formak
salatu ditu bere aldetik.















osoko_bilkura_aitor
Batzuren eta besteen arteko eztabaidaren ondoren arauak bertan behera
gelditzeko erabakia hartu dute zinegotziek euren botuekin. Ondoren
Aitor Zubizarreta, Urretxu eta Zumarragako Ikastolako zuzendariak hitza
eskatu du. Izan ere, Ikastolaren gaia askotan azaldu baita bilkura
osoan zehar eta aretoa betetzen zuten herritar asko eta asko Ikastolako
langile eta gurasoak baitziren. Zubizarretaren arabera "Ikastolak bere
sorreratik izaera herrikoia izan du. Ikastolak ez du inoiz ere ezer ere
eskatu, proposamen bat egin ziguten guk barruan gure azpiegiturei
buruzko hausnarketa bat egiten ari ginen bitartean. Ikastolari
espekulatzailea dela esan zaio eta Ikastolaren asmoa ez da inondik ere
bere hondasunak beretzat izatea, Ikastola herriarena da eta haren
titularitatea herriarena izan behar bada izan dadila, guk ez dugu inor
ere baldintzatu nahi. Guk espazio berria behar dugu eta edonorekin,
edozein momentutan hitz egiteko prest gaude". Aitor Zubizarretaren
hitzen ondorengo txaloak osoko bilkura amaitutzat eman dute.



Dena dela, eta alderdi guztiak ere hitz egiteko prest agertu badira
ere, guztien posturak ezberdinak dira. Batzuk (kontra bozkatu edo
abstenitu diren alderdiak) emandako pauso honekin denbora galduko dela
uste dute eta EAko ordezkariek haratago eramanez herriaren
"gainbeheraren beldur direla" esan dute. Beste batzuk (alde baozkatu
dutenek) orain galduko den denborak etorkizunean onurak ekarriko
dituela. Inork ez du, ordea, arau subsidiarioen azterketa horrek zenbat
denbora iraungo duen ezta arauak guztiz edo haien atalak berrituko
diren.




Alkatearen soldata


Osoko bilkurak, alkatearen soldataren zenbatekoa onartu du EAE-ANV,
PSE-EE eta EB-Berdeak alderdien botuekin. Alkateak 4.186 euro irabaziko
ditu hilean erabateko dedikazioz lan eginez eta Lagunaron duen
aseguruarekin batera urtean 75.000 eurotik gora ordainduko dio Udalak.
"Zoritxarrez Urretxuko Udalarentzat nik nire aurreko lanpostuan asko
irabazten nuen eta ANVko irizpidea udal guztietan aurreko soldata
ezartzea izan da".


Erabiltzaileen iruzkinak

Erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

Gertaru behar zena

Gertatu behar zena gertatu da. Maiatzako hauteskundeak pasa eta gero, Urretxun gobernu berria eta indar politiko korrelazio ezberdina dago. Azken finean, abenduan Arauak hala nola onartu ziren, EAko alkate eta zinegotzien bozkekin, PPko zinegotziaren bozkarekin eta PSE alderdia utzitako beste zinogotzi baten bozkarekin. Denok dakigu gauzak ez direla horrela egiten, are gutziago herri batean hain garrantzia duen gai batekin: Arau Subsidiarioak.



Orain EAE-ANV dago alkatetzan, eta argi geratu zen lehengo Udal Batzarrean PSE eta EB, nahiz eta Udal Gobernuan sartu ez izana, udal erabaki gehienetan beren babesa izango zuela ANVk beraiengadik.

Beraz, ulertu daiteke PSE eta EB nolabait gobernuan daudela eta EAJ eta EA oposizioan; honetaz bi azkenek enteratu beharko dira lehenbailen, bestela legealdi honetan gaizki iksuten ditut.



Gauza asko aldatzeko aukera dago orain, Ikastolaren asuntoa, adibide bat jartzeko, oso iluna izan zen eta inork ez daki oraindik ze letxe negoziatu zen Pagotako lurzoruarekin, promotoreekin, zenbat etxebizitza egin behar diren, libreak ala babestuak izango diren...

Hala ere, Pleno Aretoan Ikastolako zuzendariak esandakoari zera esango nioke: ikastolak leku arazoak izango ditu, baina beharrezkoa zen horrelako operazio urbanistiko bat egitea horretarako? Niri gustatuko litzatidake herriak benetan jakitea Eskola Publikoaren gaur egungo egoera, zergatik dago Gaiznzuri berria kokatuta dagoen lekuan, zergatik ere Haurreskola bertan... Egin diren (eta egin ez diren) gauza asko bi herri hauetan Eskola Publikoaren kalterako izan dira, eta zirkulo "ofizialetatik" kanpo, inork ez du tutik ere esan, eta are gutxiago Pleno aretoak bete.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Andr?s
2007-09-21
 
 

Gehiengo berria

Bai, Andr?s, ni Urretxu-Zumarragako guraso naizen aldetik pleno aretora egin nuen. Izan ere, ikastetxeko zuzendaritzak hala eskatu zigun, informazioa bertatik bertara jasotzeko eta egia esanda zergatik ez, gu hemen gaudela eta arazo bat dugula adierazteko. Azken matrikulazio kanpainatik aurrera entzun ditugunak entzunda eta irakurri ditugunak irakurrita, ez dut uste gure jarrera deitoragarria izan denik, are gutxiago pleno aretoan izan genuena ikusita.



Bestalde, denbora izango dugu aurrerantzean, uste dut, zuk aipatzen dituzun puntuak ukitzeko (eskola publikoa/pribatua/ikastola, operazio urbanistiko basatia/ez hain basatia,...) gaurkoan puntu bati baino ez natzaio lotuko.



"Orain EAE-ANV dago alkatetzan, eta argi geratu zen lehengo Udal Batzarrean PSE eta EB, nahiz eta Udal Gobernuan sartu ez izan, udal erabaki gehienetan euren babesa izango zuela ANVk beraiengandik. Beraz, ulertu daiteke PSE eta EB nolabait gobernuan daudela eta EAJ eta EA oposizioan; honetaz bi azkenek enteratu beharko dira lehenbailehen, bestela legealdi honetan gaizki ikusten ditut".



Ez dakit arrazoi duzun ala ez baina horrek bai harritu ninduela ikaragarri aurrekoan. Izan ere, soldaten gaia jorratu zenean, EAE-ANVk bere proposamena jarri zuen mahai gainean eta Jose Mari Letek (EA) EUDELena eta PSE-EEk eta EB-Aralarrek bat egin zuten EAE-ANVk aurkeztutakoarekin.



EB-Aralarren inguruan ezer gutxi esan dezaket, ez dakit gainerako herrietan soldatak ezartzeko garaian hemengoaren bidea hartu duten, EUDELek ezarritakoak onartu dituzten edo eurek beste proposamen bat duten. PSE-EEk hartutako bideak bai horrek erabat txundituta (denetik ikusten ohituta gaude, baina) utzi ninduela, are txundituago EUDELeko Gipuzkoako Lurralde Batzordearen (2007 - 2011) konposaketa ikusita:



Ana M? Urchueguia Asensio LASARTE-ORIAko Alkatea (PSE-EE)

Aitor Kerejeta Cid HONDARRIBIko Alkatea

Susana Corcuera Leunda DONOSTIAKO Zinegotzia (PSE-EE)

Alfredo Etxeberria Murua ELGOIBARko Alkatea

Juan Carlos Merino Gonz?lez ERRENTERIAko Alkatea (PSE-EE)

Igor Iturain Ibarguren AIAko Alkatea

Antton Arbulu Ormaechea ZUMARRAGAko Alkatea (PSE-EE)

Irune Berasaluze Lazkano MENDAROko Alkatea

Jon Urien Crespo ZARAUTZko Alkatea



Lehen esan bezala, izango dugu, Andr?s, zuk mahai gainean jarri dituzun gaiak aztertzeko aukera. Hurrengora arte!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Sebas
2007-09-22
 
 

EUDEL

Nik ulertzen dudana harte, EUDELek irizpide batzuk ezartzen ditu, baina hori, irizpide gisa, gero Udal bakoitzak bere herriaren errealitatera moldatzen da eta bere erabakiak hartzen ditu.

Eta PSEn erabakia Urretxun EUDELen "kontra" eginez, ba... badagigu nola diren gauza batzuk politikan, EUDELen gauza bat adostu, baina gero beste lekuetan beste gauza bat bozkatu (gazteleraz "Donde dije digo, digo Diego).

Niri hala ere, ez nau hainbeste kezkatzen soldataren asuntoa, azken finean, alkateak 50.000, 60.000, edo 70.000 euro urtean irabaztea ez dio eragozpen hadirik egingo herriaren garapenari. Nik uste dut (eta EUDELek irizpide batzuk izatea ondo iruditzen zait) soldataren asuntoa zerbait pertsonala eta ideologikoa dela batez ere, garrantsitsuena da alkate edo zinegotzi batek ez aberastea politikagintzan, baizik eta ordainsari bat izatea bere lan politikoagatik, gaur egun handia dela eta ordu asko egunean eskatzen duena. Kontutan eduki behar da, noski, herri bakoitzaren tamaina, baina hori suposatzen dut EUDELen irizpidetan egongo dela.

Hala ere, ikusi dudanez Urretxun, eta batez ere Gema Zabaletan konkretuki, Alderdi Sozialistak ez dago "Partiduko Disziplina" betetzeko, herriaren alde lana egiteko disposizioa ikistenten zaio, nahiz eta (uste dut) herrian ez bizi. Eta beste gauzatan, bakegintzan eta normalizazio politikoan adibidez, Gemak ere niretzako postura txalogarriak hartu ditu, askotan beren alderdikideekin lilskarrak ekarri dizkietenak.



Beno, jarraituko dugu beste batean.



P.D. Barkatu akatsengatik idatzitakoan.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Andr?s
2007-09-22
 
 
 
Powered by jReviews
 

 eka   Uztaila 2008   abu

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4  5  6
  7  8  910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Blog Technology

Harpidetu

Albisteak e-mailez jasotzeko