Maiatzaren 14an Google Analytics aplikazioa jarri genuen eta, horri esker, otamotz.com web orriak jasotzen dituen bisiten informazio zehatza dugu. Ordutik irailaren 14ra bitartean 11.626 bisitari izan ditugu eta 67.211 orrialde erakutsi ditugu. Horra hor beste datu batzuk.
Datu orokorrak
-Bisitariak: 11.626.
-Ikusitako orrialde kopurua: 67.211.
-Martxan jarri genuenetik 205 albiste argitaratu dira eta 46 erantzun jaso ditugu.
-Bisita gehien maiatzaren 28an izan genituen: 249 bisitari eta 1.702 izan ziren ikusitako orrialdeak. Gogoan izan maiatzaren 27an udal hauteskundeak izan zirela eta jarraipen sakona egin geniela atariaren bitartez.
Otamotz.com-era heltzeko bideak zeintzuk izan diren:
-Bisiten %41 Googletik etorri dira.
-Zuzenean: %39 inguru.
-Sustatutik: %5.
-Besteetatik %5.
Gehien ikusi diren albisteak
Denbora tarte honetan Sustatun gehien irakurri diren 10 albisteak:
-Iñaki Zabalari bideo-elkarrizketa.
-Paole taldeak irabazi du 3x3 saskibaloi txapelketa.
-Zumarragar bat Antzuolako alkatetza lortzear.
-Beitia Mendi-martxa jendetsua izan zen igandean.
-Bideo-elkarrizketa Anton Arbuluri.
-Urretxu eta Zumarragako taldea, Gipuzkoako txapeldun.
-Zumarragako Udalaren osaketa ofiziala eta ez-ofiziala dauzkagu.
-Prebarikazio delitua (Iritzia).
-Ikastolako LH6. mailakoak Terrassan dira jada.
-Kafe Antzokiaren proiektua zertan den.
-Atalei dagokienez, argazkiak, bideoak, udal hauteskundeetako emaitzak eta Gida oso bisitatuak izan dira.
Nabigazio hizkuntza
Nabigatzailea euskaraz konfiguratuta daukaten erabiltzaileen kopurua ez da handia. Oraindik ere hiru bisitaritik bik erdaraz (Gazteleraz, ingelesez...) daukate konfiguratuta nabigatzailea. Euskaraz konfiguratzeko informazioa www.sustatu.com/euskaraz orrialdean duzue.
Erabilitako nabigatzaileak eta plataformak
Erabiltzaileek darabilten nabigatzaileari dagokionez, Explorer da oraindik nagusi, baina Firefoxek tartea jaten jarraitzen du. Guk Firefox sistema erabiltzea gomendatzen dugu: erabilgarriagoa delako, librea delako eta euskaraz ere badagoelako.
-Explorer %55.
-Firefox-Mozilla %40.
Beste nabigatzaileen lekua oso txikia da eta ez da hazi denbora-tarte honetan (Safari %1, Opera %0,30).
Erabilitako plataformei dagokienez, Windows nagusi (%92), eta ondoren, Mac (%4) eta Linux (%4).










