Inprimatu E-posta

Gaia: Iraila Urretxun (129. alea)

Udan jarri zaizkigu

gauzak parez-pare,

eta ez gara egon

lasai eta bare.

Egin naiz oroitzapen

ugariren jabe,

baina akats txiki bat

hor doa suabe:

udako koadernoa

daukat egin gabe... (bis)


Berriz ikasturtea

hasteko parada,

eskolarako bueltak

dakarren ikara.

Irakasgaien zama,

azterketen traba...

Gauza bat eskatzeko

ordua da, jada:

jaiak gainean daude

"ama: eman paga!" (bis)


Hau da iraileroko

eztabaidagaia:

"utzi hirurak arte,

ama, degu jaia!"

ta amak: "ordubiak!"

haserre Amaia,

"ni hamabiak arte"

hortxe da anaia,

ez degu pasako ez

momentu alaia... (bis)


Doinua: Zer da gaur Donostian?

Mikel Iturriotz


Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews