Aurten ere udazkenarekin batera zinekluba martxan jarriko da berriro, irailaren 28an. Zikloko lehen filma Clint Eastwooden Letters from Iwo Jima izango da.
Bigarren mundu gerran Estatu Batuetako eta Japoniako armadek Iwo Jima uhartean borrokatu zuten. Amerikarren garaipen erraza zirudiena 40 egun luzatu zuen, Pazifikoko gudako borroka gogorrena bihurtuz. 20.000 japoniar eta 7.000 estatubatuar hildako izan zituen gatazka honek, badu Eastwooden beste bertsio bat, Flags of our fathers hain zuzen. Bertan estatubatuarren ikuspegia kontatzen zaigu. Bai Letters from Iwo Jima baita Flags of our fathers filmak ere, oso kritika onak jaso dituzte eta borroka baten bi ikuspegi kontrajarriak erakusteko ahalegin ausarta eta berritzailetzat jo dute. Guda eta gatazken salaketa azken finean...
ButaK 21 zineklub taldea










