Inprimatu E-posta

Hamabost zauri (Karmele Jaio) (129.alea)

Zauriz beteriko metafora da bizitza. Horren inguruan hitz egiten digu Hamabost zauri eleberriak. Hamabost istorioz osatutako ipuin-liburu honekin egin zuen irakurlearen aurrean aurkezpena.

Izenburu berak dio. Hamabost zauri aurkitzen ditugu. Hamabost sentimendu. Hamabost bizitza zati. Guztiak gizakiaren komunikazio arazoak sortuak. Zauri gordinak. Baita gozoak ere. Desolazioa edo esperantza sortzen duten irudiez betea dago liburua. Anonimoak diren pertsonen eskutik iristen zaigu desio, beldur, irribarre... bakoitza; baina orriak pasatzen diren heinean, anonimoa den horri aurpegia jartzen diozu, eta askotan baita izena ipini ere. Izan ere, gu bilakatzen gara istorio bakoitzaren protagonista. Gure bizitzaren momenturen bat ikusten dugu bertan islatuta. Hamabost zauri. Zein ote zurea?

Araiz Padron

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews