Inprimatu E-posta

I?aki Zabalari elkarrizketa digitala (bideoan) Ekin

Orain dela astebete, Otamotz.com webguneak martxan jarri zuen Iñaki Zabalari galderak bidaltzeko formularioa. Zuetako askok galderak bidali dituzue, eta horietatik batzuk aukeratu ditugu Iñaki Zabala Urretxuko Alkate jaunari egiteko. Hona hemen bidalitako galderei erantzunak.



Elkarrizketa osoa bi zatitan banatu behar izan dugu fitxategiaren tamaina handiegia baitzen Internet bidez ikusi ahal izateko.



Elkarrizketaren lehen zatia.







Elkarrizketaren bigarren zatia.



Erabiltzaileen iruzkinak

Erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
4.8
 
 

Zorionak Andoni!

Barka bieza alkate jaunak baina gaurko "izarra" Andoni da. Bai, Andoni, gauzak diren moduan. Jendeak bideoz jarraituko ditu alkatearen erantzunak baina askotan ez gara konturatzen zenbat aplikazio ikasi behar diren, zenbat eskuliburu irakurri behar diren hona iristeko eta, ondorioz, zenbat ordu sartu behar diren. Hortaz, alkatearen baimenarekin, bejondeizula, Andoni!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Sebas
2007-07-05
 
 

Bitarteko honek duen potentziala

Uste dut lehen herriotan horrelako zerbait egiten den lehen esperientzia dela. Urola Telebistak egiten ditu elkarrizketak, baina herritarren parte-hartze zuzena eta Internete bidez lehenengo aldia da; eta gainera euskaraz. Beti kontu eta lelo berdinarekin nago: medio honek sekulako potentzialitateak ditu eta informazio lokalean erreferente bihurtzeko ahalegina egin behar dugula gauzak egiteko beste modu berriak bilatuz. Eta pozgarria ere bada bide honi heltzeko gogoa eta ausardia duten politikariak ikustea.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Josu Aztiria
2007-07-05
 
 

Interesgarria

Gustura ikusentzun ditut elkarrizketako bideo biak; lan oso txukuna egin duzue. Josuk dioen bezala, atariak komunikatzeko aukera ezberdin ugari eskaintzen ditu eta horietaz baliatzen asmatzea da helburua. Segi horrela
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Gorka Azkarate
2007-07-06
 
 

ongi etorri!

Eguerdion eta eskerrik asko otamotz.com elkarrizketa hau herritarrekin batera egin eta sarean entzun eta ikusgai jartzeagatik. Nik, elkarrizketari buruzko nere iritzia emango dizuet.



Alkate berria daukagu Urretxun, eta gehiago ezagutu dezagun aukera eman digu elkarrizketak, besteak beste. Iñaki Zabalak alkate itxura badauka, eta gizon patxadatsu eta burutsua dirudi (anaia prailea gogorarazteraino -inork haren bloga irakurriz lurrarekiko, herriarekiko, hizkuntzarekiko... azken batean bizitzarekiko lotura handiagoa sentitu nahi badu: http://www.berria.info/blogak/pellozabala -).



Zorionak eman nahi dizkiet udaletxean bat-bateko itzulpena jarri eta euskaraz konplejurik gabe aritzeko ideia izan eta erabakia hartu dutenei, hainbat herritarrek arretaz jarraituko baitugu udalak egiten duen hizkuntza politika ere.



Kultura arloari dagokionez, proposamentxo bat ere egin nahi nuen: herriko (Urretxu-Zumarragako, noski) taldeen deskoordinazioa eta elkar ez ezagutzea konpontzeko ahalegina egitea (nik uste saiatuko garela talde horietan gabiltzanok horretan laguntzen). Izan ere, azkenaldian behin baino gehiagotan gertatu izan zaigu hamaika ekitaldik elkarri itzala egitea, egun eta ordu berean antolatzeagatik, kultur taldeok geure mundutxoan bizitzearen ondorioz.



Ea Urretxuk (eta Zumarragak) merezitako udalak izaten dituzten (eta horiek merezi izateko jarrera partehartzailea eukitzen duten).
Artikuluaren Balorazioa:
 
4.0
Avatar Iritzi emailea Antton
2007-07-09
 
 
 
Powered by jReviews
 

 eka   Uztaila 2008   abu

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4  5  6
  7  8  910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
VLSI Technology