Zer da Otamotz.com-eko Merkataritza Gida?
Urretxu eta Zumarragako komertzio edota negozio mota guztien gida. Bertan, herriko denda, taberna, arrandegi, ile apaindegi, banku... eta abar agertzen dira, guztion eskura izango den informazio baliagarria emanez: telefonoak, helbideak, webguneak eta abar.
Zein da Otamotz.com-eko Merkataritza Gidaren helburua?
- Otamotz.com-eko erabiltzaileei beste zerbitzu bat ematea, une oro ikusgai egongo den direktorio baten bidez.
- Gidan agertzen diren negozio guztiei eskaparate bat eskaintzea.
Zein negozio azaltzen dira Merkataritza Gidan?
Herriko guztiak, beren identifikazio datuekin: izena, helbidea eta telefonoa.
Bakarren bat falta dela ikusten baduzu, mesedez, jarri gurekin harremanetan formularioa beteaz.
Negozioaren datu gehiago emateko, zer?
Negozio horrentzat orri propio bat sortu dezakezu Gidaren barruan. Adibidez:Txema Arboniés aseguruak
Zein dira datu gehiago ematearen abantailak?
Hauexek guztiak:
- Zeure negozioaren helbide propio bat izango duzu.
- Han datu gehiago jarri zenitzake: datu gehigarriak, deskribapena, logotipoa, argazkiak eta mapa bidezko kokapena.
- Jardueraren araberako zerrendetan, zure izena indar gehiagorekin erakustea.
- Otamotz.com-eko portadan, gidaren atalean, noizean behin zure negozioa azaltzea.
- Otamotz.com-eko bisitariengana hobeto iristeko aukera.
- Google eta beste bilatzaileetan hobeto posizionatzea.
Nork egin eta kudeatuko ditu negozioen informazio orriak?
FitBak enpresak Otamotzekin batera
Harremanetarako, zer?
Negozioren bat falta dela uste baduzu, mesedez, jarri harremanetan Otamotzekin formularioa beteaz.
Zein dira eman beharreko urratsak?
Jarri harremanetan gurekin eta ondoren komertzial baten bisita izango duzu eta berari eman gidan jarri beharreko datuak: negozioaren azalpena, argazkiak, logotipoa, eta abar.
Zein da zerbitzu honen prezioa?
- Direktorioan agertzea: doan
- Orri propio bat izateagatik: urtean 30 euro. (Orria egitea bera, lehen urtean, beste 30 euro)
|