Inprimatu E-posta

Wikipedia entziklopedia askea (128.alea)

Wikipedia sarean dagoen entziklopedia askea da. Eduki askekoa da, hau da, nahi duenak kontsultatu eta erabili dezake, eta baita hitz edo definizio berriak gehitu ere. http://eu.wikipedia.org/wiki/Azala helbidean aurki dezakegu euskarazko bertsioa, 18.152 artikulurekin.

Ez da gainera, entziklopedia hutsa: eztabaida tokiaren gisako atal gehiagoz osatua baitago. Wikipedia erabiltzeko, nahikoa da bilatu jartzen duen lekuan guk aurkitu nahi dugun hitza edo izena jartzea, eta zuzenean bilaketaren emaitza guztiak agertuko zaizkigu. Wikipedia, software askea ordainpekoaren mailara iristeko eta hau gainditzeko gai denaren erakusle argia da. Baina hori bai, guztion parte hartzea behar da horretarako.

Alex Areizaga


Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews