Eskuz egindako lan astuna desagertzen ari da XXI. mendean ala ikusezin bihurtzen ari da soilik... Non aurkitu ditzakegu gaur egun halako lanen adibideak?
Michael Glawogger austriarrak hainbat lanbide latzen aztarna jarraitzen du mundu osoan zehar eta bertan lanean ari diren langileen iritzia eta eguneroko gogorra aurkezten du Workingman's death dokumentalean. Hainbat eta hainbat zerrendatan 2006ko film onena izendatu dute film hau. Meatzari klandestino, siderurgiako langile, hiltegi langile eta abarren lanaren ñabardurak kamera aurrean izango dira ikusgai. Ona bezain ikusgarria da bi ordu pasatxoko iraupena duen eta sei ataletan banatua dagoen dokumental hau. Ikusteko aukera baduzue ez ezazue aukera galdu.
ButaK 21 zineklub taldea










