
Helburuak
Helburu nagusia irakurzaletasuna
sustatzea du egitasmo berriak
Herrietako Euskara Elkarteen eta udal
liburutegien elkarlana sustatuko du
Euskal Herriko 14 herritan gauzatuko da
Topagunea Euskara Elkarteen
Federazioak Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa
aurkeztu du Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Egitasmoa Hego Euskal
Herriko 14 herritan gauzatuko da, tokian tokiko euskara elkarteen,
udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker.

Ehun liburu aukeran
Egitasmoaren funtzionamendua
sinplea da: parte hartzen duten herrietako liburutegietan, euskarazko
100 liburu egongo dira aukeran, kanpainarako beren-beregi jarritako
apalategi batean. Liburu horietatik, 90 berdinak izango dira herri
guztietan, eta beste 10, berriz, herrian bertan aukeratutakoak. 90eko
multzoaren aukeraketa Patxi Zubizarreta idazleak egin du, hainbat
irizpideren arabera (adin-tarte guztientzako liburuak egotea, genero
literario ezberdinak, genero ikuspegia, nobedadeak eta klasikoak…).
Ondoan, ordenagailu batek aukera emango du egitasmoaren webgunean
sartu eta liburu guztien inguruko informazioa jasotzeko (sinopsia,
egileen biografia, jasotako kritikak…).
Gozatu eta oparitu
Egitasmoan parte hartu nahi
dutenek, ehun liburu horietako bat aukeratu, maileguan hartu eta
irakurtzeko aukera izango dute. Liburua itzulitakoan, liburuaren
inguruko iritzia jasotzeko fitxa sinple bat bete beharko da. Fitxa
betetakoan, irakurleak deskontu txartela jasoko du liburua besteren
bati oparitzeko.
Txartel horrekin, irakurri
berri duen liburua %25eko deskontuarekin erosi ahal izango da
egitasmoan parte hartzen duten liburu dendetan. Herriko Euskara
Elkarteko kideek, gainera, are deskontu handiagoa izango dute.
Liburua erositakoan, lagunaren helbidea eta postala edo oharra utziko
da dendan bertan, eta Euskara Elkarteak helaraziko dio hartzaileari.
Egitasmoaren helburu nagusia
irakurzaletasuna bultzatzea da, euskaraz irakurtzearen alde atsegina
azpimarratu nahi izan dugu: euskararen erabilera gozagarria sustatu
nahi du Topaguneak, irakurtzeak eta oparitzeak (zein opariak
jasotzeak) dakarten gozamenaren bidez.
Baina, bide batez, oso
garrantzitsuak diren bestelako helburuak ere lortu nahi ditu
Topaguneak ekimen honen bidez:
- Batetik, Euskara Elkarteetako bazkide diren euskaltzaleak
liburutegi publikoen erabiltzaile aktibo bihurtzea - Era askotako eragile publiko eta pribatuen elkarlana
sustatzea, eta eragile horien guztien arteko harreman sarea euskaraz
hedatzea
- Azkenik, ekimen honek ekarpena egin nahi dio euskarazko
liburugintzari, liburuen ekoizpena eta salmenta bultzatuz.
Hasiera, Liburuaren
Egunean
‘Irakurri,
Gozatu eta Oparitu’ egitasmoa
apirilaren 23an hasiko da, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Katalanek
Diada de Sant Jordi delakoa ospatzen dute egun horretan,
elkarri arrosak eta liburuak oparituz. Horregatik, oso data egokia da
honelako egitasmo bati hasiera emateko. Amaiera, berriz, ekainaren
23an izango du: izan ere, uda izaten da jendeak irakurtzeko denbora
gehien duen tartea, eta ondorioz uda aurreko hilak oso egokiak
iruditu zaizkigu liburu trukea sustatzeko.
Egitasmoa berria bada ere,
aipatu beharra dago aurreko urteetan Azkoitiko Maxixatzen, Ordiziako
Hitzaro Elkarteak eta Basauriko Euskarabila elkarteek antzeko
esperientziak antolatu dituztela, bakoitza bere herrian. Hirurak ere
oso arrakastatsuak izan dira, eta haiek emandako aholkuetan oinarritu
da Federazioa kanpaina era bateratuan antolatzeko. Guztira, 13
elkartek hartuko dute parte:
Bizkaian: Bai Esan (Santurtzi), Berbots (Erandio), Asapala
(Mahatserria), Ganoraz (Igorre), Berbaro (Durango), Euskal Birusa
(Ermua).
- Gipuzkoan: Maxixatzen (Azkoitia), Noaua (Usurbil), Goibeko
(Elgeta), Jardun (Bergara), Zintzo Mintzo (Urretxu-Zumarraga)
- Nafarroan: Bierrik-Kima (Altsasu), Aizpea-Pikuxar (Irurtzun)
Amaitzeko, arestian aipatu bezala, egitasmoak bere
webgune propioa ere badu. Bertan, liburu bakoitzaren inguruko iruzkin
txiki bat aurkituko du irakurleak. Iritzia uzteko aukera ere izango
du, eta gainera, beste webguneetan argitaratutako biografiak,
bibliografiak, kritikak eta abar ikusteko loturak. Informazio hori
guztia hemen dago eskuragarri.
Topagunea Euskara Elkarteen
Federazioa duela hamar urte sortu zen, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa
eta Nafarroako 90 Euskara Elkartek osatzen dute. Elkarteon zein
Federazioaren beraren helburua euskararen erabilera sustatzea da.
Horretarako, hainbat esparru lantzen dituzte, hala nola haur eta
gazteen aisialdia, kulturgintza, tokiko hedabideak, mintzapraktika,
entitateak euskalduntzea, sentiberatzea…
Urretxu-Zumarragako liburu zerrenda
Adin tartearen arabera
| Adina | Idazlea |
| 02/06 | AÑORGA Pello, Bide magikoa, Aizkorri, 2000 —5,75€— |
| 02/06 | ARRATIBEL Joxe, Txomin ipurdi, Erein, 2001 —10,50€— |
| 02/06 | ETXANIZ Xabier, Musu lapurra, Aizkorri, 2001 —5,75€— |
| 02/06 | HAHN Cyril, Hiru txerrikumeak, Ibaizabal, 2006 —14,50€— |
| 02/06 | HANS de, Beer, Edur airez aire, Alberdania, 2006 —11,90€— |
| 02/06 | OLASO Xabier, Pupuan trapua, Pamiela, 2004 —7,80€— |
| 02/06 | ORMAZABAL Joxan, Hiztegi jolastia, Elkar, 2002 —7,75€— |
| 02/06 | RUIZ Ruben, Nora joan da argia?, Aizkorri, 2006 —5,75€— |
| 02/06 | VAN GENECHTEN Guido, Maitagarria zarelako, Ibaizabal, 2003 —18,10€— |
| 02/06 | VENTURA Antonio, Bi otso zuri, Ibaizabal, 2004 (Itz. J. K. Igerabide) —12,60€— |
| 06/10 | ARRIETA Yolanda, Groau, Aizkorri, 2004 —6,75€— |
| 06/10 | ASKOREN ARTEAN, Urrezko giltza, Erein, 2005 —39,50€— |
| 06/10 | CALLEJA Seve, Nirebetetzea zuretzat opari, Desclée, 2002 (Itz. J. Suarez) —5€— |
| 06/10 | ETXANIZ Xabier, Geure ipuinak, Pamiela, 2000 —23,50€— |
| 06/10 | IGERABIDE Juan Kruz, Gorputz osorako poemak, Aizkorri, 2005 —6,50€— |
| 06/10 | RAMOS Goio, Izeko Mirenek lagun berria du, Ibaizabal, 2006 —8,90€— |
| 06/10 | SANTISTEBAN Karlos, Hamsterra eta gansterra, Giltza, 2003 —6,60€— |
| 06/10 | SUAREZ Jon, Ortzadarraren kantua, Aizkorri, 1999 —6,50€— |
| 06/10 | TXILIKU, Horazio eta jaguarra, Elkar, 2002 —8,15€— |
| 06/10 | ZUBELDIA Iñaki, Ama, Giltza, 2005 —6,80€— |
| 06/10 | ZUBIZARRETA Patxi, Usoa, hegan etorritako neskatoa, Erein, 1999 —6,45€— |
| 10/12 | ARANA Aitor, Irunberriko sorginak, Txalaparta, 2004 —10€— |
| 10/12 | CANO Harkaitz, Omar dendaria, Elkar, 2005 —7,60€— |
| 10/12 | DURAN David, Nahiago nuke mutila banintz, Erein, 1999 (Itz. G. Markuleta) —12,10€— |
| 10/12 | GOENAGA Aizpea, Antzezten… teketen, ten, Erein, 2006 —15,80€— |
| 10/12 | LANDA Mariasun, Romeo, Julieta eta saguak, SM, 1994 —6,70€— |
| 10/12 | PENNAC Daniel, Otsoaren begia, Ibaizabal, 1988 (Itz. S. Barruetabeña) —9,80€— |
| 10/12 | ROZAS Ixiar, Yako, Erein, 2001 —8,30€— |
| 10/12 | TABERNA Mikel, Ibaiak nahi duen tokiraino, Pamiela, 2006 —8,50€— |
| 10/12 | URIBE Kirmen, Garmendia eta zaldun beltza, Elkar, 2003 —10€— |
| 10/12 | VALVERDE Mikel, Gansterren ihesi, SM, 2001 —8,20€— |
| 10/12 | WOLFEL Ursula, 28 ipuin barre egiteko, Alberdania, 2004 —11,50€— |
| 10/12 | ZALDUA Iban, Kea ur gainean, Elkar, Donostia, 2002 —7,20€— |
| 12/16 | ARANA Aitor, Azken gurasoak, SM, 2003 —6,95€— |
| 12/16 | EGAÑA Arrate, Kixmi elurpean, Elkar, 2005 —11,60€— |
| 12/16 | ELORZA Igor, Margolana, Alfaguara-Zubia, 1995 —7,90€— |
| 12/16 | GAVALDA Anna, 35 kilo esperantza, Alberdania, 2004 —11,50€— |
| 12/16 | ITURRALDE Josemari, Kaliforniako neskak, Ibaizabal, 2000 —9,80€— |
| 12/16 | KAZABON Antton, Erotik, Aizkorri, 2005 —7,95€— |
| 12/16 | LOPEZ Manu, Gogoa lege, SM, 2005 —6,95€— |
| 12/16 | MEABE Miren Agur, Itsaslabarreko etxea, Aizkorri, 2001 —7,95€— |
| 12/16 | MORILLO Fernando, Sexu egunsentiak, Elkar, 2000 —8,35€— |
| 12/16 | OSORO Jaione, Jara, Alfaguara-Zubia, 2001 —7,20€— |
| 12/16 | URKIXO Joanes, Gerlari zuria, Elkar, 2001 —13,70€— |
| 16/18 | ARRETXE Jon, Oroituz, Elkar, 1998 —19,85€— |
| 16/18 | CHAREF Mehdi, Arkimederen harem-eko te hura, Desclée, 1995 (Itz. G. Markuleta) —7,16€— |
| 16/18 | ELEXPURU Juan Martin, Alpeen itzalpean, Elkar, 1993. —10,20€— |
| 16/18 | ELEXPURU Juan Martin, Kuba triste dago, Elkar, 1994 —14,40€— |
| 16/18 | GALLEGO Patxi, Pololoak, poxpoliñen lurriña, Elkar, 2004 —16€— |
| 16/18 | LANDA Mariasun, Krokodilo bat ohe azpian, Alberdania, 2002 —6,50€— |
| 16/18 | SAIZARBITORIA Ramon, Kandinskyren tradizioa, Erein, 2003 —8,50€— |
| 16/18 | SALEEM Hiner, Nire aitaren fusila, Alberdania, 2004 (Itz. J. K. Igerabide) —15€— |
| 16/18 | TAYLOR Kressman, Ezezaguna helbide honetan, Erein, 2001 (Itz. R. Etxezarreta) —9€— |
| 16/18 | TRILLO Carlos & SCARPA Laura, Gazte kontuak-Bihotz ergelak, J.F. Sauré, 2000 (Itz. P. Diez de Ulzurrun) —13,22€— |
| 16/18 | ZABALA Juan Luis, Galdu arte, Susa, 1996 —12,02€— |
| 16/18 | ZWEIG Stefan, Emakume ezezagun baten gutuna, Igela, 2005 (Itz. E. Matauko) —6€— |
| 18/... | ARANZABAL Joxe, Medikuak esan dit minbizia dudala, Elkar, 2003 —11,90€— |
| 18/... | ARISTI PAKO (Azkoitia/Azpeitia) —4,21€— |
| 18/... | ARISTI Pako, Libreta horiko poemak, Susa, 2003 —11€— |
| 18/... | ARRATIBEL Joxe, Kontu zaharrak, Erein, 1995 —18,20€— |
| 18/... | ATXAGA Bernardo, Groenlandiako lezioa, Erein, 1999 —18€— |
| 18/... | BORDA Itxaro, Hiruko, Alberdania, 2004 —13€— |
| 18/... | CANO Harkaitz, Neguko zirkua, Susa, 2005 —15€— |
| 18/... | CILLERO Jabi, Ero hiria, Alberdania, 2006 —14,20€— |
| 18/... | ELORRIAGA Unai, SPrako tranbia, Elkar, 2001 (Bizkaia, Getxo) —12,90€— |
| 18/... | EPALTZA Aingeru, Tigre ehizan, Elkar, 1996 —10,40€— |
| 18/... | ETXEBERRIA Hasier, Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan, Alberdania, 2002 —18€— |
| 18/... | GABIRIA Julen, Han goitik itsasoa ikusten da, Elkar, 2003 —16€— |
| 18/... | GABIRIA Julen, Iparragirre, Elkar, 1999 (Urretxu-Zumarraga aldean) —8,45€— |
| 18/... | GARCIA Miriam, Eman izar bat, Desnivel, 2006 (Itz. R. Epelde) —12€— |
| 18/... | HADDON Mark, Txakurrari gauean gertatutako istripu txikia, Igela, 2006 (Itz. X.Olarra) —12€— |
| 18/... | IGERABIDE Juan Kruz, Hauts bihurtu zineten, Alberdania, 2005 —17,50€— |
| 18/... | IRIGOIEN Joan Mari, Ipuin batean bezala, Elkar, 2002 —17,10€— |
| 18/... | ITURBE Arantxa, Ai, ama, Alberdania, 1999 —8,50€— |
| 18/... | ITURRALDE Joxemari, Hyde Park-eko hizlaria, Pamiela, 2006 —19,95€— |
| 18/... | IZAGIRRE Koldo, Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Elkar, 1999 —17,75€— |
| 18/... | JIMENEZ Edorta, Koioteren arrastoa, Susa, 2006 —14€— |
| 18/... | JUARISTI Felipe, Galderen geografia, Alberdania, 1997 —8€— |
| 18/... | LAMARCA Iñigo, Gay nauzu, Alberdania, 1999 —8,50€— |
| 18/... | LERTXUNDI Anjel, Ihes betea, Alberdania, 2006 —19,50€— |
| 18/... | LETE Xabier, Abestitzak eta poema kantatuak, Elkar, 2006 —17€— |
| 18/... | LINAZASORO Karlos, Isiltasunaren adabakiak, Pamiela, 2003 —12,40€— |
| 18/... | MARKULETA Gerardo, Batak ez du bestea kentzen, Alberdania, 2003 —11€— |
| 18/... | MEABE Miren Agur, Azalaren kodea, Susa, 2000 —9,02€— |
| 18/... | MENDIGUREN Xabier, Errautsen distira, Elkar, 2002 —12,10€— |
| 18/... | MONTOIA Xabier, Denboraren izerdia, Elkar, 2003 —15,75€— |
| 18/... | MUJIKA Inazio, Gerezi denbora, Alberdania,1999 —12€— |
| 18/... | MUÑOZ Jokin, Bizia lo, Alberdania, Irun, 2003 —11,50€— |
| 18/... | OÑEDERRA Lurdes, Eta emakumeari sugeak esan zion, Erein, 1999 —14,30€— |
| 18/... | RODRIGUEZ Eider, Eta handik gutxira gaur, Susa, 2004 —12,50€— |
| 18/... | SAIZARBITORIA Ramon, Bihotz bi, Erein, 1996 —18,15€— |
| 18/... | SALAMERO Andoni, Zu, ni, bi, bidean... (Apatx 2004) —12,00€— |
| 18/... | SARRIONANDIA Joseba, Hitzen ondoeza, Txalaparta, 1997 —15,50€— |
| 18/... | SARRIONANDIA Joseba, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, Pamiela, 2006 —18,05€— |
| 18/... | URIBE Kirmen, Bitartean, heldu eskutik, Susa, 2003 —9,02€— |
| 18/... | URKIZA Ana, Zortzi unibertso, zortzi idazle, Alberdania, 2006 —26,50€— |
| 18/... | XAMAR, Orhipean, Pamiela, 2001 —23,50€— |
| 18/... | ZABALA Pello, Zeruan zer berri, Alberdania, 2006 —13,50€— |
| 18/... | ZALDUA Iban, Etorkizuna, Alberdania, 2005 —12,50€— |
| 18/... | ZURUTUZA Imanol, Errautsera arteko sugarra, Elkar, 2002 —14,65€— |
Autoreen arabera
| Idazlea | Adina |
| AÑORGA Pello, Bide magikoa, Aizkorri, 2000 —5,75€— | 02/06 |
| ARANA Aitor, Azken gurasoak, SM, 2003 —6,95€— | 12/16 |
| ARANA Aitor, Irunberriko sorginak, Txalaparta, 2004 —10€— | 10/12 |
| ARANZABAL Joxe, Medikuak esan dit minbizia dudala, Elkar, 2003 —11,90€— | 18/... |
| ARISTI PAKO (Azkoitia/Azpeitia) —4,21€— | 18/... |
| ARISTI Pako, Libreta horiko poemak, Susa, 2003 —11€— | 18/... |
| ARRATIBEL Joxe, Txomin ipurdi, Erein, 2001 —10,50€— | 02/06 |
| ARRATIBEL Joxe, Kontu zaharrak, Erein, 1995 —18,20€— | 18/... |
| ARRETXE Jon, Oroituz, Elkar, 1998 —19,85€— | 16/18 |
| ARRIETA Yolanda, Groau, Aizkorri, 2004 —6,75€— | 06/10 |
| ASKOREN ARTEAN, Urrezko giltza, Erein, 2005 —39,50€— | 06/10 |
| ATXAGA Bernardo, Groenlandiako lezioa, Erein, 1999 —18€— | 18/... |
| BORDA Itxaro, Hiruko, Alberdania, 2004 —13€— | 18/... |
| CALLEJA Seve, Nirebetetzea zuretzat opari, Desclée, 2002 (Itz. J. Suarez) —5€— | 06/10 |
| CANO Harkaitz, Neguko zirkua, Susa, 2005 —15€— | 18/... |
| CANO Harkaitz, Omar dendaria, Elkar, 2005 —7,60€— | 10/12 |
| CILLERO Jabi, Ero hiria, Alberdania, 2006 —14,20€— | 18/... |
| CHAREF Mehdi, Arkimederen harem-eko te hura, Desclée, 1995 (Itz. G. Markuleta) —7,16€— | 16/18 |
| DURAN David, Nahiago nuke mutila banintz, Erein, 1999 (Itz. G. Markuleta) —12,10€— | 10/12 |
| EGAÑA Arrate, Kixmi elurpean, Elkar, 2005 —11,60€— | 12/16 |
| ELEXPURU Juan Martin, Alpeen itzalpean, Elkar, 1993. —10,20€— | 16/18 |
| ELEXPURU Juan Martin, Kuba triste dago, Elkar, 1994 —14,40€— | 16/18 |
| ELORRIAGA Unai, SPrako tranbia, Elkar, 2001 (Bizkaia, Getxo) —12,90€— | 18/... |
| ELORZA Igor, Margolana, Alfaguara-Zubia, 1995 —7,90€— | 12/16 |
| EPALTZA Aingeru, Tigre ehizan, Elkar, 1996 —10,40€— | 18/... |
| ETXANIZ Xabier, Geure ipuinak, Pamiela, 2000 —23,50€— | 06/10 |
| ETXANIZ Xabier, Musu lapurra, Aizkorri, 2001 —5,75€— | 02/06 |
| ETXEBERRIA Hasier, Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan, Alberdania, 2002 —18€— | 18/... |
| GABIRIA Julen, Han goitik itsasoa ikusten da, Elkar, 2003 —16€— | 18/... |
| GABIRIA Julen, Iparragirre, Elkar, 1999 (Urretxu-Zumarraga aldean) —8,45€— | 18/... |
| GALLEGO Patxi, Pololoak, poxpoliñen lurriña, Elkar, 2004 —16€— | 16/18 |
| GARCIA Miriam, Eman izar bat, Desnivel, 2006 (Itz. R. Epelde) —12€— | 18/... |
| GAVALDA Anna, 35 kilo esperantza, Alberdania, 2004 —11,50€— | 12/16 |
| GOENAGA Aizpea, Antzezten… teketen, ten, Erein, 2006 —15,80€— | 10/12 |
| HADDON Mark, Txakurrari gauean gertatutako istripu txikia, Igela, 2006 (Itz. X.Olarra) —12€— | 18/... |
| HAHN Cyril, Hiru txerrikumeak, Ibaizabal, 2006 —14,50€— | 02/06 |
| HANS de, Beer, Edur airez aire, Alberdania, 2006 —11,90€— | 02/06 |
| IGERABIDE Juan Kruz, Gorputz osorako poemak, Aizkorri, 2005 —6,50€— | 06/10 |
| IGERABIDE Juan Kruz, Hauts bihurtu zineten, Alberdania, 2005 —17,50€— | 18/... |
| IRIGOIEN Joan Mari, Ipuin batean bezala, Elkar, 2002 —17,10€— | 18/... |
| ITURBE Arantxa, Ai, ama, Alberdania, 1999 —8,50€— | 18/... |
| ITURRALDE Josemari, Kaliforniako neskak, Ibaizabal, 2000 —9,80€— | 12/16 |
| ITURRALDE Joxemari, Hyde Park-eko hizlaria, Pamiela, 2006 —19,95€— | 18/... |
| IZAGIRRE Koldo, Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Elkar, 1999 —17,75€— | 18/... |
| JIMENEZ Edorta, Koioteren arrastoa, Susa, 2006 —14€— | 18/... |
| JUARISTI Felipe, Galderen geografia, Alberdania, 1997 —8€— | 18/... |
| KAZABON Antton, Erotik, Aizkorri, 2005 —7,95€— | 12/16 |
| LAMARCA Iñigo, Gay nauzu, Alberdania, 1999 —8,50€— | 18/... |
| LANDA Mariasun, Krokodilo bat ohe azpian, Alberdania, 2002 —6,50€— | 16/18 |
| LANDA Mariasun, Romeo, Julieta eta saguak, SM, 1994 —6,70€— | 10/12 |
| LERTXUNDI Anjel, Ihes betea, Alberdania, 2006 —19,50€— | 18/... |
| LETE Xabier, Abestitzak eta poema kantatuak, Elkar, 2006 —17€— | 18/... |
| LINAZASORO Karlos, Isiltasunaren adabakiak, Pamiela, 2003 —12,40€— | 18/... |
| LOPEZ Manu, Gogoa lege, SM, 2005 —6,95€— | 12/16 |
| MARKULETA Gerardo, Batak ez du bestea kentzen, Alberdania, 2003 —11€— | 18/... |
| MEABE Miren Agur, Azalaren kodea, Susa, 2000 —9,02€— | 18/... |
| MEABE Miren Agur, Itsaslabarreko etxea, Aizkorri, 2001 —7,95€— | 12/16 |
| MENDIGUREN Xabier, Errautsen distira, Elkar, 2002 —12,10€— | 18/... |
| MONTOIA Xabier, Denboraren izerdia, Elkar, 2003 —15,75€— | 18/... |
| MORILLO Fernando, Sexu egunsentiak, Elkar, 2000 —8,35€— | 12/16 |
| MUJIKA Inazio, Gerezi denbora, Alberdania,1999 —12€— | 18/... |
| MUÑOZ Jokin, Bizia lo, Alberdania, Irun, 2003 —11,50€— | 18/... |
| OLASO Xabier, Pupuan trapua, Pamiela, 2004 —7,80€— | 02/06 |
| OÑEDERRA Lurdes, Eta emakumeari sugeak esan zion, Erein, 1999 —14,30€— | 18/... |
| ORMAZABAL Joxan, Hiztegi jolastia, Elkar, 2002 —7,75€— | 02/06 |
| OSORO Jaione, Jara, Alfaguara-Zubia, 2001 —7,20€— | 12/16 |
| PENNAC Daniel, Otsoaren begia, Ibaizabal, 1988 (Itz. S. Barruetabeña) —9,80€— | 10/12 |
| RAMOS Goio, Izeko Mirenek lagun berria du, Ibaizabal, 2006 —8,90€— | 06/10 |
| RODRIGUEZ Eider, Eta handik gutxira gaur, Susa, 2004 —12,50€— | 18/... |
| ROZAS Ixiar, Yako, Erein, 2001 —8,30€— | 10/12 |
| RUIZ Ruben, Nora joan da argia?, Aizkorri, 2006 —5,75€— | 02/06 |
| SAIZARBITORIA Ramon, Bihotz bi, Erein, 1996 —18,15€— | 18/... |
| SAIZARBITORIA Ramon, Kandinskyren tradizioa, Erein, 2003 —8,50€— | 16/18 |
| SALAMERO Andoni, Zu, ni, bi, bidean... (Apatx 2004) —12,00€— | 18/... |
| SALEEM Hiner, Nire aitaren fusila, Alberdania, 2004 (Itz. J. K. Igerabide) —15€— | 16/18 |
| SANTISTEBAN Karlos, Hamsterra eta gansterra, Giltza, 2003 —6,60€— | 06/10 |
| SARRIONANDIA Joseba, Hitzen ondoeza, Txalaparta, 1997 —15,50€— | 18/... |
| SARRIONANDIA Joseba, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, Pamiela, 2006 —18,05€— | 18/... |
| SUAREZ Jon, Ortzadarraren kantua, Aizkorri, 1999 —6,50€— | 06/10 |
| TABERNA Mikel, Ibaiak nahi duen tokiraino, Pamiela, 2006 —8,50€— | 10/12 |
| TAYLOR Kressman, Ezezaguna helbide honetan, Erein, 2001 (Itz. R. Etxezarreta) —9€— | 16/18 |
| TRILLO Carlos & SCARPA Laura, Gazte kontuak-Bihotz ergelak, J.F. Sauré, 2000 (Itz. P. Diez de Ulzurrun) —13,22€— | 16/18 |
| TXILIKU, Horazio eta jaguarra, Elkar, 2002 —8,15€— | 06/10 |
| URIBE Kirmen, Bitartean, heldu eskutik, Susa, 2003 —9,02€— | 18/... |
| URIBE Kirmen, Garmendia eta zaldun beltza, Elkar, 2003 —10€— | 10/12 |
| URKIXO Joanes, Gerlari zuria, Elkar, 2001 —13,70€— | 12/16 |
| URKIZA Ana, Zortzi unibertso, zortzi idazle, Alberdania, 2006 —26,50€— | 18/... |
| VALVERDE Mikel, Gansterren ihesi, SM, 2001 —8,20€— | 10/12 |
| VAN GENECHTEN Guido, Maitagarria zarelako, Ibaizabal, 2003 —18,10€— | 02/06 |
| VENTURA Antonio, Bi otso zuri, Ibaizabal, 2004 (Itz. J. K. Igerabide) —12,60€— | 02/06 |
| WOLFEL Ursula, 28 ipuin barre egiteko, Alberdania, 2004 —11,50€— | 10/12 |
| XAMAR, Orhipean, Pamiela, 2001 —23,50€— | 18/... |
| ZABALA Juan Luis, Galdu arte, Susa, 1996 —12,02€— | 16/18 |
| ZABALA Pello, Zeruan zer berri, Alberdania, 2006 —13,50€— | 18/... |
| ZALDUA Iban, Etorkizuna, Alberdania, 2005 —12,50€— | 18/... |
| ZALDUA Iban, Kea ur gainean, Elkar, Donostia, 2002 —7,20€— | 10/12 |
| ZUBELDIA Iñaki, Ama, Giltza, 2005 —6,80€— | 06/10 |
| ZUBIZARRETA Patxi, Usoa, hegan etorritako neskatoa, Erein, 1999 —6,45€— | 06/10 |
| ZURUTUZA Imanol, Errautsera arteko sugarra, Elkar, 2002 —14,65€— | 18/... |
| ZWEIG Stefan, Emakume ezezagun baten gutuna, Igela, 2005 (Itz. E. Matauko) —6€— | 16/18 |
LIBURUDENDAK
| ![]() |
| ARESTI liburudenda Legazpi 12 20700 Zumarraga Telf. 943724629 | URKI liburudenda S. Esnaola 3 20700 Zumarraga Telf. 943724298 |
PROZEDURA
![]() | Urretxuko eta Zumarragako liburutegietara joan eta “Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpainako liburu bat (100 dira) hartu maileguan. Galdetu liburuzainari non dauden. |
| Urretxuko liburutegia | |
|
| ![]() |
| Liburu fitxa: hau liburutegian utziko da elkarteak jaso dezan | |
![]() |
|
Ekainaren 23a izango da kanpainaren azken eguna, bitartean, "Irakurri, gozatu eta gozarazi"














