Inprimatu E-posta

Kutsadura-muga gainditzen duten enpresak badira gurean Ekin

arcelor

Orain ia bi aste Berriak erreportaje interesgarria argitaratu zuen, apirilaren 10ean oker ez banago.



Bertan, Euskal Herriko 217 enpresek Europak ezarritako kutsadura-muga gainditzen zutela aipatzen zen, hau, da aztertutako enpresetatik ia erdiek gainditu zituztela legezko mugak.



Europako Batsunak legez behartzen ditu erakundeek kutsadura-muga gainditzen duten enpresen zerrenda publiko egin dezaten eta Espainiako Gobernuak EPER erregistroa sortu zuen. Erregistro horretan, kutsadura-maila azaltzen duten hainbat adierazle daude eta zein enpresek kutsadura-muga gainditu duten jakin dezakegu.



Erregistroan arakatuz ikusi ahal izan dut Zumarragan kokatutako enpresa batek legezko kutsadura-muga gainditu duela.




  • Hemen bere kokapena




Horrelako neurriak egokiak dira enpresen erantzunkizuna eta ardura agerian jartzen baita herritarren aurrean eta presio-bidea ere izan daiteke. Hala ere, erakunde publikoek zorroztasun handiagoz jokatu beharko lukete ingurumenari eta herritarron osasunari zuzenean eragiten dioten kalteez ari baikara.



Ezin da onartu enpresa hauek sekulako etekinak erdiesten dituzten bitartean sortzen dituzten kostu eta "zehar kalteak" (Kutsadura, gaixotasuna...) sozializatzea. Herritarrok horrelako egoerak salatu behar ditugu eta erakundeek zorrotzago jokatu.



Eta Udalek ere bai.



Informazio gehiago:



Bilbo Hiria irratian gaiaren inguruan Ekologistak Martxan-eko kide den Iñaki Barcenari egindako elkarrizketa duzue hemen.



 



 



 



 


Erabiltzaileen iruzkinak

Erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

Datuen garrantzia

Duela ez denbora asko, Zumarragako udalak datuak eman zituen, ez naiz gogoratzen orain ze erakundetako teknikari baten laguntzaz, eta ateratzen zan ondorioa zan, trafikoak eragiten zuela kutsadura gehien, lantegiek ez hainbeste.



Nere ustetan, oso garrantzitsua litzateke aldiro kutsadura-datuak ematea, eguraldiaren datuekin bezela-bezelaxe.



Informazioaren ondoren dator jendea mugitzea. Bitartean, kutsadura gaitz ikusezina da. Bai, kaltegarria da baina, ez da ikusten, eta ikusten ez dan zerbaiti jendeak kontra egitea, oso zaila da.



Zorrozki begiratu beharko litzateke, bai Arcelorrena, bai beste enpresa batzuena, trafikoak dakarzkigun kalteak ahaztu gabe. www.zumarra.net-en azaldu nituen, inork irakurri nahi balitu, prentsan aurkitutako datu batzuk, trafikoaren kutsadurak eragiten dituen ondorioei buruz.

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Patxi Iraeta
2007-04-22
 
 

Indarra eta nahia

Bai, hori egia da; ez da hain erraz irudikatzen eta horrela zaila izaten da kontra egitea. Bestalde, beste kontu bat ere badago: Horrelako enpresen aurrean Udalek eta instituzioek egiten ote duten nahikoa indar edo benetan baduten nahikoa indar.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Josu Aztiria
2007-04-23
 
 
 
Powered by jReviews
 

 eka   Uztaila 2008   abu

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4  5  6
  7  8  910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
ASIC Technology

Harpidetu

Albisteak e-mailez jasotzeko