Inprimatu E-posta
Albisteak Euskalgintza Ahotsak, ahozko ondarea biltzeko proiektua
 

Ahotsak, ahozko ondarea biltzeko proiektua

ahotsak
Orain ia bi aste Deba Ibarreko Badihardugu elkartearekin elkartu ginen eta proiektu interesgarri baten berri eman ziguten. Euren helburua, Deba eskualdeko eta inguruko herrietako ahozko ondarea batzea, eta fonoteka digital bat osatzea da.

Deba ibarreko herrietan hasi baziren ere Gipuzkoako hainbat herritara zabaldu dute proiektua eta Urretxu-Zumarragako ahozko ondarea ere bildu nahi dute.




Xabier Lasak burututako Urretxu eta Zumarragako Euskara lanean badira hainbat entzungai eta  badu hainbat material bildurik. Honela, orain arte eskuartean duguna bildu, inbentarioa egin eta Badihardugu elkartekoei pasako diegu.

Horrez gain, eta hau garrantzitsua da,  inork etxean Urretxu eta Zumarragako euskara entzuteko moduan dagoen audio eta bideorik balu elkartera bidaliko bazenute biziki eskertuko genuke. Horretarako jarri gurekin harremanetan.

Proiektuak, aurrera begira, lan gehiago izango ditu (Audioak bildu, txukundu, digitalizatu...) eta herritarren bazkide nahiz herritarren laguntza beharko dugu. Ea martxan jartzea lortzen dugun.

Informazio gehiago:


Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews
 

 ira   Urria 2008   aza

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
VLSI ESL