RSS

Egurra partitzen

 
 
20 emaitza - erakusten 1 - 10 1 2
Ordenatu 
 
Herriko bertsolari bati maileguan hartu diogu izenburua, herriko beste bertsolari bati eta bere tropa tronpatuari buruz hitz egiteko.
 
 
Lantokietan une txarrak pasatzen ari diren lagunak ditugun arren –animo guztiei– eta lehen elurteak etorri bitartean jendea izutzeko joera naturala duten ETBko kazetariek apur bat nazkatuta gaituzten arren, esan beharra daukagu eta ozen esango dugu: gora krisi santua!!!
 
 
Zumarratar petoak izanda, kosta egiten zaigu hau idaztea, are eta gehiago aurreko egunetan urretxuanismoak goia jo eta Gernikako Arbola zutik jarrita eta eskua bularrean dugula kantatzera behartu gaituzten honetan, baina kronista zintzo bezala ikusitakoa kontatzera behartuta gaude.  
 
 
Eskaintza eta eskariaren sistema modernoak, sekula hutsik egingo ez omen zuen horrek, porrot egin du. Bidaia agentziak, estetika zentroak, Eurocopan Villaren golak hobeto ikusteko plasmazko telebistak saltzen dituzten dendak eta asteburuetako jatetxeak gainezka dauden arren, Espainiako ministro pirata berari ere ahotik ihes egin dio krisi hitzak.
 
 
Badoa. Hala diote zurrumurruek.
 
 
Zinez interesgarria iruditu zitzaigun eskuartean duzun hilabetekari honek Urola Garaia mankomunitatearen inguruan egindako azterketa sakona. Izan ere, sarri entzun eta erabili ditugu, Ugassa, Lenbur, UGLE edota Zumarraga Lantzen bezalako erakundeen izenak, zehazki zertaz ari garen oso ondo jakin gabe.
 
 
Alkatetza aldaketak espero ez genituen efektu alkoholateralak izan ditu Urretxun. Iñaki Zabalak tabernen legeria betetzeko asmoz ekin dio agintaldiari, eta erabaki horrek zeresan franko eman du barra ertzeko tertulietan.
 
 
Gure hilabete honetako paranoiak ez du zerikusirik Asier Del Hornok Mikel Goñiren bertsio futbolistikoa –zelaian lortzen ez dituzten puntuak errepidean galduz– izateko duen arriskuarekin, edo talde txurigorriak Bigarren Mailako amildegian erortzeko duenarekin, hilabete honetako izenburuak orain urte batzuk TMEOk egindako portada bikainari egiten dio erreferentzia.
 
 
Boluntarioa: “Bere borondatez, trukean dirurik jaso gabe, gizarte-lanean aritzeko bere zerbitzuak eskaintzen dituen pertsona, betiere modu antolatuan eta sistema baten barruan jardunez”. (Euskalterm Hiztegi Terminologikoa)
 
 
Estaba yo pentsando en si aprovetsar este tarte para desearos felis navidas o para hablar de kómo puede ser posible que un juetz le diga a un pertsona vasca que “aunque ustez todabia no lo sabe, es de la ETA” –besarkada bero bat 18/98 sumarioko guztiei– cuando por la telebista...
 
 
20 emaitza - erakusten 1 - 10 1 2 Emaitzak orrialdeko:
Powered by jReviews