Albisteak
Maiatzaren7tik 11ra La Salle astea ospatu dugu ikastetxean. Euskal jokoak, argazki eta margo lehiaketa, antzerkiak, txirrindularitza, San Fermin txiki, frontenis eta futbol txapelketa, sukaldaritza izan ditugu jostagai. Asteazkenean hamaiketako goxo-goxora gonbidatu gintuen AMPAK txokolate beroa bizkotxoekin, zenbaitek bibote ederrak eraman zituen etxera.
Orain dela urte batzuk sortu bazen ere, ostegunean aurkeztu zuten. Bertan Euskal Herriko ahozko ondarea aurki daiteke. Herrietan euskaraz nola egiten zen (oraindik gutxi batzuk hitz egiten badute ere) entzun dezakegu.
Bada Urretxun eta Zumarragan saskibaloi talde bat entrenatzeko lekurik ez eta Gainzuri ikastetxean dagoen saskibaloi kantxan entrenatzen duena.
Kaixo denoi. Eiluz, bailarako urritu fisikoen elkartekook bideo bat sortu dugu Zumarragako kultur etxe berriak dituen hutsunen berri emaneko. Ez da luzea eta, gonbidatu egiten zaitugu ikustera.
Berria egunkariak antolatutako Bidaia eta Mendi Kroniken Lehiaketan saritutako lana da honako hau, Urretxuko seme den Gorka Azkarate Tornerrek guztion gozamenerago egina. Goierriko Hitzak
bi ataletan argitaratu du, 2007-4-15ean lehena eta 2007-4-22an
bigarrena. Goazen bada, Gorkarekin batera mendi buelta ederra ematera.
Bejondeizula Gorka!
Jai-alai kalea asfaltatu berri dute, eta Zelai-Arizti kultur-etxean bezala, hemen ere ez dira kontuan hartu urritasun fisikoak dituzten pertsonak.
Zelai Ariztin kultur etxean aurkeztuko da gaur arratsaldeko 19:00etan Otamotz.com atari digitala.
Gure gurasoen eta aiton-amonen garaira
begira?
Gure herriotan argazkilari bikainak ditugu. Pixkanaka argazkilari horiek bidalitako argazkiekin bilduma polita egiten ari gara Otamotz.com-en. Baina hain gustuko duzun argazki hori, zure ordenagailuan izatea nahi al zenuke. Gaur ikasiko duzu hori egiten.
Igandean beteko dira ehun urte EAJren aurreneko Gipuzku Buru
Batzarraren (GBB) sortu zela. Zumarragak esanahi berezia du gertaera
horretan, asanblada Antion ospatu baitzuten 1908ko apirilaren 20an.
Powered by jReviews
|







