Aldizkaria
Berriz ere
min egin zidan. Bizkarra ubeldurik neukan, zauri bat edo
beste ere bai. Nigandik hurbil izatearen izua nuen barnean, beste behin ere
nerbioak galdu eta min egingo zidanaren izua. Bera boteretsua zen nire aldean,
nahi zuena egin zezakeen nirekin. Bere ukabil trinkoek harri gogorrena ere xehe
zezaketen eta bere altuerak edonor txiki sentiaraz zezakeen;...
Ni Marcela naiz. Nire istorioa deserri
bikoitzarena da, diktaduragatik Argentina utzi behar izan nuen
1976.ean; gaixotasunak eraginda berrogei urtetan zehar nire etxea
izan den Horacio galdu dut.
Antzina idatzi zien Ritak gurasoei
helbiderik gabeko lehen gutuna. Hura Maite zaituztet esanaz hasi zuen
gerrako umeak.
Txikitatik izan zuen dantzari izateko
grina. Bere zainetatik zehar hegaka zihoazen tximeleten laguntza
izango balu bezala, irudi ederrak deskribatzen zituen bere gorputz
argal eta hauskorrak dantza egitean.
Ganbara batean zeudela Horaciok erbesteaz hitz egin zien. Ozeanoko jainkoa bezain handi, bere tridentea mahai gainean utzita, bakoitza belaun batean eseri zuen. Poseidón bera.-Vengan acá, mis perlas.
Umeak ez zion bere pilotari begirik kentzen. Amaren eskuek min egiten zioten besoan eta kexu zen. Bekokia zimurtzen zuen eta bi bekainak ia batu. Ezpainak estutzen zituen hitzei irteten ez uzteko bezala.
Senarrak ez zuen azken aldian oso gustuko emaztea eta bederatzi urteko semearekin hirira erosketak egitera joatea; ordu luzeetan dendaz denda ibiltze hori astuna gertatzen zitzaion oso. Goizean indarrez ekin ohi zion jardunari, gogoz, baina orduek aurrera egin ahala, hirukoteak trinkotasuna galtzearekin batera, nekeak aise topatzen zuen euren arteko zirrikituak...
Nik ez nuen sinetsi, eta kontatu balidate ere ez dakit egingo nukeen. Iritsi zitzaidan, beste hainbeste gauza iristen zaizkidan bezala. Baina ez nion kasurik egin. Beste bat askoren artean.
Etxe triste bat ez da beti grisa. Sarasketa lainoak estaltzen zuen gehienetan, baina atea kolore gorrikoa zen. Bertan iltzatutako eguzki-lore lehorrak ez zuen inor salbatuko; plastikozkoa jarri nahian zebiltzan aspalditik. Baserria zaintzeko ekarri zuten Pintxo txakurra ez zen inoiz bere etxolatik irteten, errealitateari bizkarra emateko aukera egin balu bezala. Etxe...
Ilun irakurri ninduzun azken gutunean, badakit. Gaur ere banator negar malkoz idatziriko papera eskuartean dudala. Gaur ere nire txanda da, entzun! Ez didazu hitz egin nahi, beraz, entzun. Ilun usaindu ninduzun utzi nizun azken argazkian, badakit: irribarre isila, begirada galdua, buru makurra, hezur estuak eta azal zimurra antzeman zenizkidala. Eta...
Powered by jReviews
|







