Aldizkaria
Marijo Etxeberria Ezkio-Itsasoko Santa
Lutzi auzokoa da eta bertako eskolan ikasi zuen itxi zen arte. 10
urterekin Zumarragako Zelai Arizti ikastetxera joan zen eta gero
institutura. Ondoren irakasle-ikasketak egin zituen Eskoriatzan.
Arrasateko Udal Euskaltegian hasi zen lanean eta handik hiru urtera
Urretxu-Zumarragakora etorri zen. Azaroan HABEk bera eta Mikel
Lizarraga omendu ditu, euskaltegietan 25 urte...
Idoia Luzuriagak ikastolan eta lizeoan
ikasi zuen. Ondoren Bilbora joan zen Kazetaritza ikastera.
Ander Kerejetak ikastolan eta lizeoan
ikasi zuen, DBH bitartean. Batxilergoa UGLEn egin zuen eta ondoren
mekanizatu moduloa egin zuen ikastetxe berean. Gaztetxean eta
tailerretan lan egin du orain arte. Kerejeta Gazte Asanbladan egiten
duen lanagatik da ezaguna, batez ere. “Gaztetxea obratan zegoenean,
duela 7 edo 8 urte, lagun batzuk gerturatu egin ginen eta ordutik ez
naiz...
Estitxu Zalduak ikastolan, lizeoan eta Legazpiko institutuan ikasi zuen. Ondoren Donostiara joan zen antzerkia ikastera eta Irunera Haur Hezkuntzako Teknikari ikasketak egitera. Duela 9 urte ikastolako haurtzaindegian hasi zen lanean. Umetatik antzeztea gustuko du. Madrilera joatea gehiegizkoa iruditu zitzaion eta antzerki mundua zaletasun bezala hartzea erabaki zuen. 15 urte...
Igor Susaeta urretxuarrak Ikastolan eta Lizeoan egin zituen oinarrizko ikasketak. Ondoren Leioara joan zen, kazetaritza ikastera. Euskaldunon Egunkarian, Euskadi Irratian eta Garan lan egin ondoren, hiru urte eta erdi daramatza Berria egunkarian. Kirol arloan lan egiten du eta arraun mundua eta txirrindularitza jarraitzen ditu, batez ere. Gainera, Entzun! eta Otamotz...
Ino Ugarteburu ezkiotarrak La
Salle-Legazpi ikastetxean egin zituen ikasketak. Bigarren mailako
ofizial egin ondoren, basoan lanean hasi zen. Alaska tabernan eta
Golden dantzalekuan ere lan egin zuen. Ondoren, gurpilak saltzen,
jartzen eta konpontzen dituen Otaegi enpresan hasi zen eta 39 urte
daramatza jada bertan. Dena den, Ugarteburu herri-kirolen munduan da
ezaguna batez ere. Atxurrarekin enborrak ebakitzen...
Eduardo Elias brasildarra 2004an etorri zen herrira. Sao Pauloko herri txiki batekoa da eta aparejadore ikasketak egin zituen. 2001ean bere lagunik onena Salamancara joan zen gaztelera ikastera eta berak ere mundua ezagutzeko gogoa zuenez lagundu egin zion. Ondoren Madrilen bizi izan zen. Bertan Iñaki Mariñelarena zumarragarra ezagutu zuen eta honek...
Uxue Fernandez urretxuarrak ikastolan eta lizeoan egin zituen oinarrizko ikasketak eta ondoren Gasteizera joan zen, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien fakultatera hain zuzen ere. Ikasketak ekainean bukatu zituen eta irailean ‘Emakumea pilotari’ egitasmoan lanean hasi zen. Legazpin neskentzako pilota eskola abian jarri nahi dute eta urretxuar eta zumarragarrek ere bertan...
Harkaitz Barreros urretxuarrak 29 urte ditu. Gainzuri ikastetxean ikasi zuen eta ondoren Batxilergoa hasi zuen, baina ez zuen gustuko eta ile-apainketa ikastea erabaki zuen. Duela 10 urte Har-Gor ireki zuen Nekolalde kalean Rakel neskalagunarekin, Gorka anaiarekin eta Irati azken honen bikotekidearekin. Gorkak eta Iratik gutxira utzi zuten. Duela sei urte,...
Powered by jReviews
|







