Aldizkaria
Gero eta gazte gutxiago dira, zoritxarrez, herri kiroletan parte hartzera animatzen direnak. Kirol askotan duela hamarkada batzuk gailurrera iritsi zirenek bertan jarraitzen dute eta taldekako kiroletan herri askotako taldeak desagertu dira. Urretxu-Zumarragan ere, gazte gutxik dihardute herri kiroletan eta garai bateko taldeak, Golden sokatira taldea esaterako, desagertu egin dira. Gure...
Duela sei urtetik hona Iñaki
Urdangarin zumarragarra da Goierri kirol elkarteko zikloturismo
saileko ordezkaria. Urdangarinek lan handia egin du bi herriotako
biztanleak bizikletan ibiltzera zaletzeko. Bereziki harro dago ‘Z-Z’
martxaren arrakastaz eta emakumeen taldea abian jarri izanaz.
Beatriz Saizek Urretxuko gimnasia
erritmiko eskola sortu zuen duela 25 urte. Berehala ikasleen estimua
lortu zuen eta ordutik ehundaka gaztetxoren irakaslea izan da. Neskek
kirola egitea lortu zuen, mutilen kontua zela zirudien garaian.
Irailean eskola utzi behar izan zuen, bizkarreko arazoak medio.
Uda honetako protagonista nagusia Mikel
Balenziaga izan da, baina beste herritar batzuk ere pixkanaka bidea
egiten ari dira futbol munduan. Oskar Martinek, adibidez, Urola,
Beasain eta Sestao taldeetan jokatu ondoren, Osasunaren bigarren
taldearekin fitxatu du. 24 urteko aurrelariak orain arte bezainbeste
gol sartzea espero du.
Los Angeles Lakers eta Boston Celtics taldeek 80ko hamarkadan jokatu zituzten finalak Estatu Batuetako NBA saskibaloi ligak ezagutu dituen gogoangarrienak dira. Iñaki Albisua eta Julio eta Sergio Gonzalez de Galdeano anaiak partida haiekin zaletu ziren saskibaloira eta egunen batean bi taldeak berriro ere final handian elkartzen baziren Estatu Batuetara joango...
Igande honetan Zegama-Aizkorri maratoia izango da. Urtero bezala, urretxuar eta zumarragar askok parte hartuko dute. Horien artean Juanjo Igarzabal zumarragarra izango da. Azkenaldian emaitza bikainak lortu ditu mendiko lasterketetan eta kros herrikoietan: duela gutxi Beran bigarren sailkatu da eta Altsasun eta Ikaztegietan garaile suertatu da.
...
Gimnasia erritmikoa neska oso gazteek bakarrik egin dezaketela pentsatzen du jende askok, baina Urretxu eta Zumarragako gazte batzuk 30 urtetik gora ere kirol honetan aritu daitekeela erakusten ari dira. Guztiak Beatriz Saizen ikasleak izan ziren eta bere eskolaren 25. urteurrena ospatzeko jantzi dituzte berriro ere elastikoak. Ekainaren 21ean eskolako egungo...
Duela ia 10 urte, 1998ko uztaileko alean, Otamotz aldizkariak Xabier Murugarren futbolari zumarragarrak Athleticekin fitxatu zuela iragarri zuen eta elkarrizketa egin zion. Denboraldi bakarra eman zuen Bilbon. Ondoren Antiguoko eta Beasain taldeetan aritu zen eta lesio larria izan zuen. Denboraldi honetan Urolara itzuli da. Berarekin izan gara bere futbol ibilbideaz...
Herri-kirolek susperraldia bizi dute,
hein handi batean gazteen parte hartzeari esker. Koadrilen arteko
lehiek eta herrien arteko gizon-proba desafioek sona handia lortu
dute. Hori gutxi balitz, txapelketa ofizialetan estreinatu den gazte
bat ere bada: Julen Aranberri aizkolaria. Bere aita bi herriok eman
duten aizkolari handienetako bat da: Jabier Aranberri ‘Elorriaga’.
Biekin izan ginen Ezkion, entrenamendu saio...
Jose Mari Yurrebaso Urretxu eta
Zumarragak eman duten azken txirrindulari handia da. Errepidean
Espainiako itzuliko etapa bat irabazi zuen eta ziklo-krosean
Espainiako Txapelketa hirutan irabazi zuen eta Mundukoan makina bat
aldiz parte hartu zuen. Gainera, estatuko lehen mendiko bizikleta
txapelketa lortu zuen.
Powered by jReviews
|







