Aldizkaria
Iñaki Zabala Urretxuko alkateari suertatu zaio oraingoan Urola Garaiaren lehenaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egitea. Zabalak gu ere goierritarrak garela, Mankomunitatea artifizialki sortu zela eta dagoeneko edukirik ez duela uste du. Hausnartzea eta oinarri sendoak jartzea proposatzen du.
Mikel Landa sukaldari zumarragarra gure artean izan da azaroan. Landa Cadizeko Sotogrande golf klubeko jatetxeko sukaldari burua da. Hasieran ez zuen asko uste ez, gaur egunean Espainiako handi-mandiei jaten ematen arituko zenik. Bere ametsa jatetxea irekitzea da.
Santanastasiek sekula baino hasiera beroagoa izango dute, Urretxu-Zumarragako "The Soul Band" taldearen eskutik. Izan ere, Urretxu-Zumarragako talde honek soul klasikoa jorratzen du, EEBBetako beltzek 60ko hamarkadan sortutako erritmo sentsuala. Ostiralean, 23:30etik aurrera, Gernikako Arbola plaza labe gori bihurtuko ote?
Mikel Lizarralde urretxuarrak
etorkizuneko gertakizunak iragartzeko ahalmena zuela ikusi zuen
umetan. Dohain horrek ezinegona sortu zion berari eta bere familiari
eta urte batzuetan ez zuen garatzeko ahaleginik egin. Gaztetan jakin
mina piztu zitzaion eta ordutik hainbat ikastaro egin ditu. Iaz K’an
li txoko majikoa denda ireki zuen.
Uztaila hasieran Anton Arbuluk
Zumarragako alkatetza utzi zuen FEVE enpresan lan egiteko. Bederatzi
urtez izan da bere herriko alkate eta hutsune nabarmena utzi du. Izan
ere, denbora honetan guztian buru-belarri lan egin du eta bere
jardunak ez du inor epel utzi.
Elkarrizketa hau urtarrileko alean hasitako Urola Garaiari buruzko erreportajearen jarraipena da.
Urtarrilean Urola Garaiaren izanari eta etorkizunari buruzko hausnarketa hasi genuen. Ordutik Uggasa, Ugisa, UGLE, Mankomunitate eta udaletako ordezkariek euren iritzia azaldu dute. Azkeneko protagonista Xotero Plazaola Legazpiko alkatea da. Honenbestez analisia amaitu da eta ondorio nagusia etorkizunak oparoa izan...
Guztiek begi onez ikusten duten mankomunitate mailako erakunderik bada, hori UGLE lanbide eskola da. 1997an jarri zen abian eta ordutik makina bat gazte prestatu ditu inguruko enpresetan lan egiteko. Xabier Arratibel Fundazioko zuzendariarekin hitz egin dugu Urola Garaiaren etorkizunari buruz.
Garai batean herri guztietako eliza eta ermitetan zeuden serorak. Emakume hauek apaizari bere lanean laguntzen zioten eta tenplua zaintzen zuten. Gero eta serora gutxiago gelditzen dira. Horietako bat Urretxuko Mendizabal baserriko Itziar Sasieta da. Santa Barbarako ermita txukun mantentzeaz, behar den bakoitzean irekitzeaz eta bertako kanpaia jotzeaz arduratzen...
Iazkoa urte oparoa izan zen Asier Azarola argazkilariarentzat. Lehiaketa garrantzitsuak irabazi zituen: ‘Austrian Super Circuit’ eta Club Vasco de Camping eta Ostadar elkarteenak. Gainera, Lloret de Mar-en bere argazki bat hautatu dute liburu baten azalerako.
Powered by jReviews
|







