AldizkariaAldizkaria
Iñaki Zabala Urretxuko alkateari suertatu zaio oraingoan Urola Garaiaren lehenaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egitea. Zabalak gu ere goierritarrak garela, Mankomunitatea artifizialki sortu zela eta dagoeneko edukirik ez duela uste du. Hausnartzea eta oinarri sendoak jartzea proposatzen du.
Mikel Landa sukaldari zumarragarra gure artean izan da azaroan. Landa Cadizeko Sotogrande golf klubeko jatetxeko sukaldari burua da. Hasieran ez zuen asko uste ez, gaur egunean Espainiako handi-mandiei jaten ematen arituko zenik. Bere ametsa jatetxea irekitzea da.
Dagoeneko konturatuko zinetenez, OTAMOTZ aldizkariaren 100.alea duzue eskuartean. 10 urte pasa dira jada ZINTZO-MINTZOkojendeak, hilabete luzeetan gogor lan egin ostean, euskarazko herrialdizkaria abian jarri zuenetik. Ordutik, hilero-hilero herrikoalbisteen, elkarteek egiten duten lanaren, nazio mailan zeresana emanduten herritarren... berri jaso duzue eta gai bakoitzaren inguruaniritzi guztiak ematen saiatu gara. Urretxu-Zumarragako herrialdizkaria...
Santanastasiek sekula baino hasiera beroagoa izango dute, Urretxu-Zumarragako "The Soul Band" taldearen eskutik. Izan ere, Urretxu-Zumarragako talde honek soul klasikoa jorratzen du, EEBBetako beltzek 60ko hamarkadan sortutako erritmo sentsuala. Ostiralean, 23:30etik aurrera, Gernikako Arbola plaza labe gori bihurtuko ote?
Santa Anastasia jaiek berezkoa duten soinurikbada hori txistu soinua da. Izan ere, txistulariek egunero girotzen dituzteherriko kaleak eta, horrez gain, ehundik gora musikariren partaidetza duenjaialdi erraldoia antolatzen dute.
Gero eta gazte gutxiago dira, zoritxarrez, herri kiroletan parte hartzera animatzen direnak. Kirol askotan duela hamarkada batzuk gailurrera iritsi zirenek bertan jarraitzen dute eta taldekako kiroletan herri askotako taldeak desagertu dira. Urretxu-Zumarragan ere, gazte gutxik dihardute herri kiroletan eta garai bateko taldeak, Golden sokatira taldea esaterako, desagertu egin dira. Gure...
50eko hamarkadan santanastasietako zezenketetanateratako argazkia.
Zortzi urte pasatu dira jada, garai hartan bere lehen pausuak ematenari zen Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkarteak eta herrikohainbat musikarik santanastasietan festa giroko euskararenaldeko ekimen bat antolatzea erabaki zutenetik. 1994an lehenengozizan zen Kantu Afaria Urretxuko jaietako egitarauan azkenurteotan txertatu den berrikuntzarik arrakastatsuena izan da:urtero-urtero 500 lagunetik gora biltzen dira Abenidan koadrilenegunean, bokadilo...
Powered by jReviews
|







