RSS

Hilabeteko Gaia

 
 
60 emaitza - erakusten 1 - 10 1 2 3 4 5 6
Ordenatu 
 
Mesedetako lekaimeek ia 100 urte daramatzate dagoeneko Zumarragan. Euren eliza eta adineko jendearekin egin duten lana aski ezagunak dira, baina inor gu-txik daki bertako etxea estatuko garrantzitsuenetakoa dela.
 
 
Ostatu eskaintza izugarri handitu da azken urteotan. 90eko hamarkada arte Etxeberri hotelak eta pentsio gutxi batzuek bakarrik eskaintzen zituzten logelak.
 
 
Otsailean Uggasak Urola Garaiko gida industriala argitaratu zuen. Horren arabera, Urretxun 43 industria-enpresa daude, Legazpin 35, Zumarragan 27 eta Ezkio-Itsason 26: guztira 131. Horietako 13 bakarrik daude emakumeek zuzenduak. Hirurekin hitz egin dugu euren lanari buruz.
 
 
Zumarragako ospitaleak 25 urte beteko ditu datorren urtean. Osasun kontu gehienak herrian bertan konpontzera ohitu gara, baina horretarako udalek gogor borrokatu behar izan zuten 80 hamarkada hasieran. Ordutik, ospitalea asko hazi da eta egun Urretxu eta Zumarragako enpresa handiena da. Alberto Colina kudeatzailearekin, hasieratik bertan lanean diharduen Miren Etxeberria erizainarekin...
 
 
Askotan beste alde batera begiratzeko joera badugu ere, gure artean bada pobrezia egoeran bizi den jendea. Horien artean bereziki tristea da bizitza osoa lanean eman ondoren azken urteak bizi-baldintza kaxkarretan igaro behar dituztenen kasua. Asko emakumezko alargunak dira. Euren alde lan egiten duen Appalur elkarteko Jose Mari Azkaraterekin eta...
 
 
Duela 50 urte Zumarraga goialdean etxe gutxi batzuk besterik ez zeuden. Ordurako hemengo lantegiak langile beharrean zeuden eta gutxira Leturiatarren plazako eta Antonino Oraa kaleko etxeak eraiki ziren. Ehunka etxebizitza egin ziren, baina gehienetara etorkinak joan ziren. Seguru aski, Urretxu eta Zumarragako auzorik erdaldunena da. Bertako euskaldunekin hitz egin dugu...
 
 
Ezkio-Itsaso Urretxu eta Zumarragatik gertuen dagoen herria da. Eskualde eta mankomunitate berean dago eta herritar askok bertako enpresetan egiten dute lan. Beste batzuk hara joan dira bizitzera. Hala ere, urretxuar eta zumarragar askok apenas ezagutzen dute. Izan ere, egungo aisialdi ohiturak medio, arruntagoa da Donostiara zinera joatea Ezkioko ostatuan kafea...
 
 
Martxoaren 8an Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izango da. Oraindik badago zer aldarrikatu, emakumeen artean langabezia handiagoa baita eta oro har lan baldintza okerragoak baitituzte. Zorionez, zer ospatu ere bada. Gero eta gehiago dira gizonezkoek soilik egin zitzaketela uste zen lanbideetan ari diren neskak. Horietako laurekin eta bere tailerrean emakumeak dituen...
 
 
Goierri eta Debagoiena ondo doazen ustea oso hedatua da. Horren aurrean, Urola Garaian ekimenik ez dagoela dirudi batzuetan. Hala al da? Hala bada, zergatik? Galdera hauei eta beste batzuei erantzuteko mankomunitate mailako erakundeetako ordezkariekin eta alkateekin izan gara. Ale honetan Anton Arbulu Urola Garaia Mankomunitateko presidente eta Zumarragako alkatearen, Jon...
 
 
Aldundia eta Gerozerlan enpresa geriatriko berria egiten ari dira ospitale ondoan. Lursaila Zumarragako Udalak utzi du. Argixao izena izango du eta uztailean irekitzea espero da. Egungo zaharren egoitzako langileek ez dakite oraindik bertan lan egingo duten eta batzuek mobilizazioak hasi dituzte. Eurekin, Anton Arbulu alkatearekin eta Gerozerlaneko Jose Luis Madrazorekin...
 
 
60 emaitza - erakusten 1 - 10 1 2 3 4 5 6 Emaitzak orrialdeko:
Powered by jReviews