Albisteak
Gaur txupinazoaren ondoren hasiko dira Urretxuko Santa Anastasia jaiak. Ekitaldi ugari daude prestatuta 2007ko festa hauetarako.
Santa Isabeletan pairatu behar izan genituen horrelako armen ondorioak, eta San Ferminetan ere jasan behar izan genituen suntsipen handiko arma hauen zehar kalteak. ZaldiEroak kronika bikainak egin ditu Berrian udako produkturik arrakastatsuenaren inguruan eta Jon Tornerrek ere artikulu polita idatzi du Sareko Argian. Kontuz ibili lagunok.
Senegal ardatz izango duen festa handia
gaur hasiko da. Senegaleko ospitale bati laguntzeko asmoz, ekintza
ugari antolatu dituzte herritar batzuk. Hauen asmoa, Senegalekoei
lagunduz, herritarrok lurralde hori hobeto ezagutu dezagun nahi
dute. Izenik esan nahi ez duten hiru herritarrekin egon gara
Otamotz.com-ekook. Festa honen zergatiaz galdegitea eta lurralde
hartan beraiek izan zuten esperientzia kontatzea zen...
Asteburu honetan ospatuko dira geltokiko jaiak. Aurten gainera ez da asto karrerarik izango, horren ordez mini motor lasterketa egongo da. Beste ekitaldi berri batzuk ere egongo dira, honela Freestyle erakustaldia egongo da igandean.
Atzo bukatu ziren 2007ko Santa Isabel jaiak. Festek utzitako irudiak ikusgai izango ditugu Otamotz.com-en. Gogoratu ateratako argazki edo bideoak gure webgunean jarri nahi badituzu, Labeaga 12ra ekartzea. Gustura hartuko ditugu!
Gaur arratsaldean emango zaie hasiera Zumarragako Santa Isabel jaiei. Festak hasi aurretik ekitaldi ugari egon dira, baina gaur hasiko dira ofizialki. Aurten Goiargi Abesbatzak irakurriko du jaietako pregoia, 25. urteurrena ospatzen ari baitira.
Kontzertu ugari ere egongo dira, gaur bertan Golden Apple Quartet izango da Zumarragako plazan, bere abestiak eskaintzen.
Bukaera aldera pittin bat freskatu
bazuen ere, eguraldiak lagundu egin zuen Urretxu-Zumarraga Ikastolak
2006-2007 ikasturteari agur esateko Lizeon egindako urteroko jaian.
Alaska, Politena, Kortaberri, Ederrena, Aitube eta Berit tabernek antolatuta, bihar hasiko dira San Antonio Jaiak. Berritu berri den plazan izango dira ekitaldiak, oraindik erabat bukatu gabe badago ere.
Santaisabeletarako egitaraua aurkeztu dute. Ekainaren 29an (larunbata) hasiko dira aurten eta ekitaldi ugari daude antolatuta. Egun handia Santa Isabel eguna izango da, uztailaren 2an. Goitibehera txapelketa ere ez da faltako, eta horretarako bilera antolatu dute bihar 19:00etan udaletxean.
Larunbat honetan ospatuko dute Gaztetxean Kkinzona eguna. Pasa den urteko arrakastaren ondoren antolatzaileek, aurten ere ekitaldi berdinak egitea pentsatu dute. Bihar larunbata eguerdiko 12:30ean hasita egun osoko festa izango da Gaztetxean gerturatzen den jende guztiarentzat.
Powered by jReviews
|
|







